[itzul] Mugagabea ala plurala?

Iraia Amundarin Agirrain iraianaiz a bildua hotmail.com
Or, Urt 20, 15:13:11, CET 2023


Bai, ni ere horren alde. 🙂

Eskerrik asko bioi!

Iraia
________________________________
Nork: Patxi Petrirena Altzuguren <p.petrirena a bildua elhuyar.eus>
Bidaltze-data: 2023(e)ko urtarrilaren 20(a), ostirala 11:21
Nori: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
Gaia: Re: [itzul] Mugagabea ala plurala?

Egun on:
Mugagabearen alde. Hala dio, esate baterako, EIMAren Kalko okerrak lanak, 45. orrian:
«Badabil bestelako iritzirik ere, baina, gure ustez, egokia da mugagabe absolutua, inesiboaren oinarrizko zentzutik (non) nola abstraktuago batera lerratzen denean, eta erabilera hori hobesten dugu, hain zuzen:
• Loreak sortatan batu ohi dira.
• Letra handitan ageri da hori.
• Taldetan banatuko gara hori egiteko.
(...)
Gora San Sebastian.
Patxi

Hau idatzi du Iraia Amundarin Agirrain (iraianaiz a bildua hotmail.com<mailto:iraianaiz a bildua hotmail.com>) erabiltzaileak (2023 urt. 20, or. (11:16)):
Kaixo denoi:

Zer beharko lukete esaldi hauek, mugagabea ala plurala?

"Arropak kutxatan/kutxetan gorde ditut".

"Datuak serietan/serieetan antolatuta daude".

Eskerrik asko!

Iraia Amundarain Agirre


--
[https://www.elhuyar.eus/info/sinadura/ELH_RGB_CLAIM.png]<https://www.elhuyar.eus/>

Patxi Petrirena Altzuguren

Hizkuntza eta Teknologia


Zelai Haundi 3 - Osinalde industrialdea

20170 Usurbil (Gipuzkoa)

Tel.: (+34) 943 36 30 40 | Luzp.: 216

p.petrirena a bildua elhuyar.eus | <mailto:p.petrirena a bildua elhuyar.eus> www.elhuyar.eus<https://www.elhuyar.eus/>


[https://www.elhuyar.eus/info/sinadura/bannerra2023.jpg]
Mezu elektroniko honek INFORMAZIO KONFIDENTZIALA DU, ETA DEBEKATUTA DAGO INFORMAZIO HORI ZABALTZEA. Akats baten ondorioz jaso baduzu eta hartzailea zu ez bazara, mesedez, deitu 943363040 telefonora, eta ez zabaldu, gorde edo kopiatu mezu honen edukirik.
Zure datu pertsonalak, zeinak ager baitaitezke mezu elektroniko honetan edo atxikitako dokumentazioan, ELHUYARek tratatzen ditu, aldeen arteko harreman juridikoa kudeatzeko. Zure datuak tratatzearen kontra egin nahi baduzu, datuetara sartu nahi baduzu, haiek zuzendu edo ezabatu nahi badituzu, edo datuak babesteari buruzko araudi aplikagarrian jasotako eskubideak baliatu nahi badituzu, idatzi goian adierazitako helbidera edo helbide elektroniko honetara datuensegurtasuna a bildua elhuyar.eus<mailto:datuensegurtasuna a bildua elhuyar.eus>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20230120/83628b21/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago