[itzul] Word dokumentua

Gotzon Egia gotzonegia a bildua gmail.com
As, Uzt 11, 10:28:36, CEST 2023


Probatu gauza bat: ez ireki dokumentua Windowseko karpetan klik eginda,
baizik:

   1. Ireki Word.
   2. Bertatik, menuan Fitxategia > Ireki
   3. Bilatu dokumentua bere karpetan, hautatu eta
   4. Behean, Ireki botoiak eskuinean duen gezitxoa erabilita, Ireki eta
   konpondu.

Buruz ari naiz, ordenagailuan ez daukat Word une honetan, baina uste dut
horrekin lortuko duzula.


Hau idatzi du Itzuliz itzulpen zerbitzua (itzuliz a bildua outlook.com)
erabiltzaileak (2023 uzt. 10(a), al. (20:55)):

> Kaixo.
>
> Ea norbaitek laguntzen didan.
>
> Dokumentu bat itzuli, garbitu eta entregatu dut.
>
> Orain dokumentu hori, memoria duena, ireki nahi dut eta word-ek ezin du
> ireki. Eta gainera, ohar-blokaren formatuarekin ageri zait.
>
> Badakizue zergatik ezin dudan irekin?
>
> Mila esker, aurrez
>
> Joxemari
>


-- 
Gotzon Egia
gotzonegia a bildua gmail.com
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20230711/c5396663/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago