[itzul] Espainiako Kanpo Ministerioak gaitutako euskarazko zinpeko interpreteak
Koldo Biguri
kbiguri a bildua yahoo.es
Ost, Uzt 19, 15:02:29, CEST 2023
Xabier eta beste:
EIZIEri ere bidali dut mezua eta argitu didate Ministerioaren weborriko bilatzailean "Activo" egoera markatu gabe egon behar dela (ez dakigu zergatik edo zer esan nahi duen, baina ez dut uste gure onerako denik), eta orduan bai agertzen direla Ministerioak gaitutako zinpekoak (Jaurlaritzak gaitutakoak ez).
Hau da weborria:
https://www.exteriores.gob.es/es/ServiciosAlCiudadano/Paginas/Buscador-STIJ.aspx
Koldo Biguri
En miércoles, 19 de julio de 2023, 13:45:24 CEST, Xabier Aristegieta <allurritza a bildua gmail.com> escribió:
Ideia ona.
Galdera bat: EIZIEri eskatu "nahi" diozu, ala, performatibo gisa, mezu horren bitartez eskatzen diozu?
Xabier Aristegieta
Hau idatzi du Koldo Biguri , ItzuL-en bidez (itzul a bildua postaria.com) erabiltzaileak (2023 uzt. 19(a), az. (12:54)):
Espainiako Kanpo Ministerioak zinpeko interpreteak aurkitzeko jarri duen weborrian euskarazko bakar bat ere ez da agertzen, nahiz eta hainbatek Ministerioak egindako azterketak gainditu eta gaitasuna eduki aspalditik. EIZIEri eskatu nahi diot egin beharrekoa egin dezala Ministerioari egoera hori zuzen dezala eskatzeko.
Koldo Biguri
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20230719/224a6ae7/attachment.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago