[itzul] ¿somos quienes sentimos que somos, o quien la gente cree que somos?
Ainara Ruiz
ainara.itzultzailea a bildua gmail.com
As, Eka 27, 23:07:23, CEST 2023
Lehen ahaztu zait esatea:
“Nor gara...?” ere izan liteke, eta Nuriaren eta Diegoren esaldien moldeari
jarraituz jartzea “Nor gara, guk sentitzen duguna ala jendeak uste duena?”
edo “Nor ote gara, garela uste dugun hori ala garela uste duten hori?”,
baina nire ustez egokiagoa da “zer” erabiltzea, haiek egin duten moduan,
hobeto islatzen baitu esaldiaren mamia.
Ondo izan.
Ainara
· · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · ·
· · · · · · ·
*Ainara Ruiz, itzultzaile autonomoa*
(e-mail berria / nuevo e-mail / new e-mail: itzultzailea a bildua ainararuiz.com
)
· · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · ·
· · · · · · · ·
El mar, 27 jun 2023 a las 22:50, Ainara Ruiz (<ainara.itzultzailea a bildua gmail.com>)
escribió:
> Kaixo:
>
> Jatorrizko esaldiak (“¿somos QUIENES sentimos que somos, o QUIEN la gente
> cree que somos?) ez du galdetzen nolakoak garen, NOR garen baizik. Ez da
> ezaugarrien kontua, identitatearena baizik.
>
> Testuingururik ez dago, baina egutegiari begiratuta, bihar Ekainaren 28a
> (LGTBQI Harrotasunaren Eguna) dela ikusita, pentsatzekoa da horrekin lotura
> duela, ziurrenik sexu-identitatearekin.
>
> Hori kontuan izanda, esango nuke “bezalakoak” edo “modukoak” duten
> esaldiek ez dutela balio (kontua ez da “sinpleegi” diren edo ez diren,
> baizik eta beste zerbaiti buruzkoak direla).
>
> Nuriaren esaldia aukeratuko nuke (“Zer gara, guk sentitzen duguna ala
> jendeak uste duena?”) nik, baina Iñakirenak (“Garela sentitzen duguna ote
> gara ala jendeak gutaz uste duena?”) eta Diegorenak (“Zer ote gara, garela
> uste dugun hori ala garela uste duten hori?”) ere balio dute.
>
> Ondo izan.
>
> Ainara
>
>
>
>
>
> El lun, 26 jun 2023 a las 10:38, Itzuliz itzulpen zerbitzua (<
> itzuliz a bildua outlook.com>) escribió:
>
>> Kaixo.
>>
>> Esaldi horrekin laguntzerik bai? Korapilatsua.
>>
>> Mila esker, aurrez
>>
>> Joxemari
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20230627/fc64be9c/attachment.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago