[itzul] ¿somos quienes sentimos que somos, o quien la gente cree que somos?

Ainara Ruiz ainara.itzultzailea a bildua gmail.com
As, Eka 27, 22:50:18, CEST 2023


Kaixo:

Jatorrizko esaldiak (“¿somos QUIENES sentimos que somos, o QUIEN la gente
cree que somos?) ez du galdetzen nolakoak garen, NOR garen baizik. Ez da
ezaugarrien kontua, identitatearena baizik.

Testuingururik ez dago, baina egutegiari begiratuta, bihar Ekainaren 28a
(LGTBQI Harrotasunaren Eguna) dela ikusita, pentsatzekoa da horrekin lotura
duela, ziurrenik sexu-identitatearekin.

Hori kontuan izanda, esango nuke “bezalakoak” edo “modukoak” duten esaldiek
ez dutela balio (kontua ez da “sinpleegi” diren edo ez diren, baizik eta
beste zerbaiti buruzkoak direla).

Nuriaren esaldia aukeratuko nuke (“Zer gara, guk sentitzen duguna ala
jendeak uste duena?”) nik, baina Iñakirenak (“Garela sentitzen duguna ote
gara ala jendeak gutaz uste duena?”) eta Diegorenak (“Zer ote gara, garela
uste dugun hori ala garela uste duten hori?”) ere balio dute.

Ondo izan.

Ainara





El lun, 26 jun 2023 a las 10:38, Itzuliz itzulpen zerbitzua (<
itzuliz a bildua outlook.com>) escribió:

> Kaixo.
>
> Esaldi horrekin laguntzerik bai? Korapilatsua.
>
> Mila esker, aurrez
>
> Joxemari
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20230627/05c6d0b8/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago