[itzul] FW: El sorprendente motivo del parón de 20 minutos en el Pleno de las Juntas Generales de Álava (gaurko Diario de Noticais de Álava))

Gotzon Egia gotzonegia a bildua gmail.com
Or, Eka 30, 13:55:13, CEST 2023


Txalo zarta bero bat Arabako Batzar Nagusietako interorete bipil horri!

Alfontso Mujika Etxeberria <a.mujika a bildua elhuyar.eus> igorleak hau idatzi zuen
(2023 eka. 30, Otr 13:37):

> Ez daukazue meritu gutxi interprete gaixook!
> Biba zuek!
>
> Hau idatzi du Urkia Galartza, Joseba (joseba-urkia a bildua ivap.eus)
> erabiltzaileak (2023 eka. 30(a), or. (11:14)):
>
>>
>>
>>
>>
>> *Hemendik:* Urkia Galartza, Joseba
>> *Bidaltze-data:* 2023(e)ko ekaina 30, ostirala 09:34
>> *Hona:* ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
>> *Gaia:* RE: [itzul] El sorprendente motivo del parón de 20 minutos en el
>> Pleno de las Juntas Generales de Álava (gaurko Diario de Noticais de Álava))
>>
>>
>>
>> Egun on.
>>
>>
>>
>> Atzo gertatutakoaren inguruabarren kronika laburra, ahal den neurrian.
>>
>>
>>
>> Ahaldun nagusia aukeratzeko saioa zenez eta hautagaiek azalpenak emateko
>> ordubeteko tartea izango zutela jakitun, asteartean idatzi nien EH Bildu,
>> EAJ eta Elkarrekin Podemosekoei, ezer irakurri behar bazuten mesedez aldez
>> aurretik pasatzeko eskatzeko (Batzar Nagusietako posta elektronikoetara).
>> Hau da, bi egun lehenagotik bazuten eskaera, interpreteak egina, idatziz.
>> Asteazkenean Podemosekoen erantzuna, idatziz: guk gaztelaniaz hitz egingo
>> dugu. Behar al duzu?. Ez, lasai. Euskaratik gaztelaniarakoa egin behar dut
>> nik. Asteazken eguerdian, beste biek erantzuten ez zutela ikusita, Batzar
>> Nagusiei telefono-zenbakiak eskatu eta Bildu eta EAJko ordezkariekin hitz
>> egitea lortu nuen; betiko azalpenak eman nizkien, eta betiko erantzunak:
>> gertatzen ari gara oraindik, ahal badugu pasako dizugu arratsaldean (EH
>> Bilduk). EAJk oraindik ez zutela, beste norbaitek zuela…
>>
>>
>>
>> Nire telefono-zenbakia eta posta elektronikoa ere bazuten asteartetik.
>> Asteazkenean arratsaldeko 20:00etan jaso nuen EHBildukoen testua, baina nik
>> gaueko 23:00etan ikusi nuen. Eguneroko lanaz gainera, bestelako zereginak
>> ere baditugu denok. Dena den, irakurtzeko aukera behintzat baneukan.
>> Inprimatu ezin, baina irakurrita behintzat bai. Ostegun goizean, osoko
>> bilkuraren egunean, 7:50ean Batzar Nagusietara iritsi, hango bati testua
>> inprimitzeko eskatu, eta EH Bilduko testua paperean irakurri nuen (15 orri,
>> euskaraz eta gaztelaniaz; euskaraz ez erdia baina puxka ederrak). Saioa
>> 8:30etan zen hastekoa. Denbora gehiegi ere ez.
>>
>>
>>
>> Egia esanda, EAJkoek testua ostegun goizean saioa hasi aurretik behintzat
>> ekarriko zidatela pentsatu nuen, baina ez. Lehen hizlaria EHBildukoa zen.
>> Hautagaiak esandakoa ahal bezain txukun interpretatu nuen. Horren atzetik
>> EAJko hautagaia hasi zen, gaztelaniaz hasieran. Ni lasai, eta testurik ez; *hala
>> biheko jok*. Halako batean norbait kabinara: 12 folio pasako testua,
>> letra txikia, aurretik eta atzetik idatzitako orrietan, euskara eta
>> gaztelania non hasi eta bukatzen den bereiztu gabe. Haserre-edo egiten hasi
>> nintzaion, batzarkideren bat zelakoan, baina hark bitartekaria baino ez
>> zela, niri pasatzeko esan ziotela…
>>
>>
>>
>> Ez neukan ezer egiteko denborarik; hautagaiaren lehen euskarazko puska,
>> gaztelaniazkoan tartekatua, interpretatu nuen, bigarrena ere bai.
>> Hirugarrenean esaldi batean informazioa galdu nuela ohartu nintzen.
>> Entzumena esaten ari zen horretan, begiak testuan esaldi hori non zegoen
>> aurkitu nahian, eta gogoa bi egun lehenago idatziz egindako eskarian eta
>> aurreko egunean telefonoz izandako elkarrizketan…
>>
>>
>>
>> “…oraintxe bertan pasa didate testua eta ez dut interpretatzen
>> jarraituko; ez dut izan prestatzeko denborarik”. Halako zerbait esan nuela
>> uste dut.
>>
>>
>>
>> Egia esanda, ez nuen uste izan saioa etengo zutenik. Kabinara norbait
>> estu eta larri; ea zer gertatzen zen; ezin dela halakorik egin. Ea zenbat
>> denbora behar nuen testua lantzeko. Bost minutu eskatu nizkion, hamar behar
>> nituela berak telefonoz beste aldean zuenari. 20 bat minutuko etena izan
>> omen zen.
>>
>>
>>
>> Eta horrela goaz aurrera…
>>
>>
>>
>> Joseba Urkia Galartza, IZOko interpretea.
>>
>>
>>
>> (Batzuetan Arabako Batzar Nagusietara joateko eskatzen digute, bertakoak
>> ezin duenetan, eta gustura joaten gara).
>>
>>
>>
>> Ondo izan
>>
>>
>>
>>
>>
>>
>>
>> *Hemendik:* Itzuliz itzulpen zerbitzua <itzuliz a bildua outlook.com>
>> *Bidaltze-data:* 2023(e)ko ekaina 29, osteguna 20:01
>> *Hona:* ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
>> *Gaia:* Re: [itzul] El sorprendente motivo del parón de 20 minutos en el
>> Pleno de las Juntas Generales de Álava (gaurko Diario de Noticais de Álava))
>>
>>
>>
>> >behar bada arduradun batzuk konturatuko lirateke zerbitzuaren atzean
>> pertsonak daudela, eta ez makinak.
>>
>>
>>
>> Idoia, ez esan (idatzi) ozenegi hori, ea "arduradun batzuk" horiek
>> konturatzen diren makinak ere hor daudela eta ez dituztela pertsonak behar
>> :`(
>>
>> Ni ez nago aipatu duzuen egoera horretan, baina erabat ados idatzi
>> dituzuen argudioekin.
>>
>> Izan ongi
>>
>> Joxemari
>>
>> 2023/6/29 19:44(e)an, Idoia Noble igorleak idatzi zuen:
>>
>> Zorionak eta eskerrik asko Arabako lankideei. Denok indar pixka bat
>> egiten hasiko bagina, behar bada arduradun batzuk konturatuko lirateke
>> zerbitzuaren atzean pertsonak daudela, eta ez makinak.
>>
>>
>>
>> Besarkada bana.
>>
>>
>>
>> Idoia 🌸
>>
>> Enviado desde mi iPhone
>>
>>
>>
>> El 29 jun 2023, a las 14:59, Xabier Aristegieta <allurritza a bildua gmail.com>
>> <allurritza a bildua gmail.com> escribió:
>>
>> 
>>
>> Koldo Bigurik dioenari gehitzen diot: idatzizko testuek  "besteak beste
>> segmentu askoz luzeagoak eta lexiko espezializatuagoa eta gehienetan
>> "garbiagoa" (edo "garbizaleagoa") erabiltzen dutelako", bai eta
>> aditz-atzerakarga artifizialak eta ezinezkoak ere.
>>
>>
>>
>> Hau idatzi du Koldo Biguri , ItzuL-en bidez (itzul a bildua postaria.com)
>> erabiltzaileak (2023 eka. 29(a), og. (14:52)):
>>
>> Arrazoia du Mariok, eta, ez hori bakarrik, harrigarria eta negargarria
>> dena da oraindik erakundeetan protokolo bat ez egotea interpretazio jarduna
>> arautzeko: euskarazko interpreteak ezin du inola ere idatzitako testu baten
>> irakurketatik tajuzko interpretazioa egin, testua prestatzeko astirik izan
>> gabe edo, gutxienez, testua aurrean izan gabe. Nolanahi, interpretearen
>> lanaren barruan sartzen da hori argi uztea erakundeen arduradunei legealdi
>> hasiera bakoitzean, politikariek jakin dezaten interpretazioa ezinezkoa
>> dela baldintza horiek bete gabe. Kontuan izan behar baita testu idatziak
>> askoz ere zailagoak direla ahozko berbaldi arruntak baino, besteak beste
>> segmentu askoz luzeagoak eta lexiko espezializatuagoa eta gehienetan
>> "garbiagoa" (edo "garbizaleagoa") erabiltzen dutelako.
>>
>>
>>
>> Koldo Biguri
>>
>>
>>
>>
>>
>> En jueves, 29 de junio de 2023, 14:46:54 CEST, Mario Unamuno , ItzuL-en
>> bidez <itzul a bildua postaria.com> escribió:
>>
>>
>>
>>
>>
>>
>>     Hauxe argitaratu du, duela gutxi, *Diario de Noticias de Álava*
>> egunkariak:
>>
>> Corrían las 9.48 horas cuando, por sorpresa, la nueva presidenta de la
>> mesa de las Juntas Generales de Álava, Irma Basterra, *interrumpía el
>> discurso de Ramiro González* cuando al todavía candidato a la reelección
>> como diputado general le restaban al menos 22 minutos en el estrado.
>>
>> Nadie sabía el motivo, pero en ese momento varias personas *han
>> comenzado a concentrarse alrededor del puesto del traductor.*
>>
>> Según ha podido saber DIARIO DE NOTICIAS DE ÁLAVA, la persona encargada
>> de la traducción se ha negado a continuar traduciendo el discurso de Ramiro
>> González *al no haber recibido de forma previa el texto *que el
>> candidato iba a leer desde el estrado.
>>
>> A las 9.55 horas, Basterra ha anunciado un receso de diez minutos para
>> tratar de solucionar el entuerto. *Finalmente han sido 20 minutos de
>> parón*, puesto que el Pleno no se ha reanudado hasta las 10.09 horas.
>>
>>      Gurean, Gasteizko Udalean, egoera hori oso-oso arrunta den aldetik
>> ("sorprendente"tik ezer gutxi), zorionak eta, batez ere, ESKERRIK ASKO
>> Arabako Batzar Nagusietako interpreteari, lan-baldintza duinak
>> aldarrikatzeagatik!!!!    Bejondeizula!!!!!
>>
>>
>>                           Mario Unamuno
>>
>>
>>
>>
>>
>> [image: Bidaltzaileak irudia kendu du. Logotipo Ayuntamiento
>> Vitoria-Gasteiz] <https://www.vitoria-gasteiz.org/>
>>
>> *Unamuno, Mario*
>> Itzultzailea / Traductor
>> Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz Euskara Zerbitzua
>> Tel: work945 16 6477
>> traductores.14407 a bildua vitoria-gasteiz.org | www.vitoria-gasteiz.org
>>
>> [image: Bidaltzaileak irudia kendu du. Logotipo Green Capital]
>> <https://www.vitoria-gasteiz.org/>
>> ------------------------------
>> KONFIDENTZIALTASUNA
>>
>> Komunikazio honen edukia eta honi erantsitako dokumentazio osoarena
>> konfidentziala da eta adierazitako jasotzaileari beste inori ez dagokio.
>> Zeu jasotzaile ez bazina, jakinaraz iezaguzu, mesedez, eta eskatu nahi
>> dizugu edukiaren berri inori ez esan eta mezua ezaba dezazula.
>> CONFIDENCIALIDAD
>>
>> El contenido de esta comunicación, así como el de toda la documentación
>> anexa, es confidencial y va dirigido únicamente al destinatario del mismo.
>> En el supuesto de que usted no fuera el destinatario, le solicitamos que
>> nos lo indique y no comunique su contenido a terceros, procediendo a su
>> destrucción.
>> CONFIDENCIALITY
>>
>> The content of this communication and any attached information is
>> confidential and exclusively for the use of the addressee.
>> If you are not the addressee, we ask you to notify to the sender and do
>> not pass its content to another person, and please be sure you destroy it.
>>
>>
>>
>>
>
> --
> <https://www.elhuyar.eus/>
>
> *Alfontso Mujika Etxeberria*
>
> *Hizkuntza eta Teknologia*
>
>
> Zelai Haundi 3 - Osinalde industrialdea
>
> 20170 Usurbil (Gipuzkoa)
>
> Tel.: (+34) 943 36 30 40 | Luzp.: 217
>
> a.mujika a bildua elhuyar.eus |  <a.mujika a bildua elhuyar.eus>*www.elhuyar.eus*
> <https://www.elhuyar.eus/>
>
>
>
>
> Mezu elektroniko honek INFORMAZIO KONFIDENTZIALA DU, ETA DEBEKATUTA DAGO
> INFORMAZIO HORI ZABALTZEA. Akats baten ondorioz jaso baduzu eta hartzailea
> zu ez bazara, mesedez, deitu 943363040 telefonora, eta ez zabaldu, gorde
> edo kopiatu mezu honen edukirik.
> Zure datu pertsonalak, zeinak ager baitaitezke mezu elektroniko honetan
> edo atxikitako dokumentazioan, ELHUYARek tratatzen ditu, aldeen arteko
> harreman juridikoa kudeatzeko. Zure datuak tratatzearen kontra egin nahi
> baduzu, datuetara sartu nahi baduzu, haiek zuzendu edo ezabatu nahi
> badituzu, edo datuak babesteari buruzko araudi aplikagarrian jasotako
> eskubideak baliatu nahi badituzu, idatzi goian adierazitako helbidera edo
> helbide elektroniko honetara datuensegurtasuna a bildua elhuyar.eus
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20230630/8ec58342/attachment-0001.htm>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: ~WRD000.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 823 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20230630/8ec58342/attachment-0001.jpg>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago