[itzul] "Poesiaren Nazioarteko Eguna"
Alfontso Mujika Etxeberria
a.mujika a bildua elhuyar.eus
As, Mar 21, 13:04:10, CET 2023
Erdaretako *mundial/mondiale/world* hitza euskaratzeko zalantza “nazioarte”
edo “mundu” hitzen inguruan planteatu du Inaki Inurrietak (garbi dago bata
zein bestea “egun” izenari dagozkiola eta ez “poesia” izenari). Hori baldin
bada gaia, hor dugu hitz-elkarketaren aukera, frankotan erabilia:
*Ingurumenaren Mundu Eguna*
*Osasunaren Mundu Erakundea*
*Euskal Mundu Biltzarra*
*Bigarren Mundu Gerra*
*Lanaren Mundu Konfederazioa*
*Dopinaren kontrako Mundu Agentzia*
*Elikagaien Mundu Programa*
*Naturarentzako Mundu Funtsa*
*UNESCOren mundo-geoparke*
(…)
Alegia, *Poesiaren Mundu Eguna*.
(*Poesiaren Mundu Eguna* bezain egokia da, eraketari dagokionez, *Poesiaren
Nazioarteko Eguna*, jakina. Uste dut Inakik plazaratu duen gaia hori dela,
ez besterik)
Hau idatzi du Xabier Aristegieta (allurritza a bildua gmail.com) erabiltzaileak
(2023 mar. 21(a), ar. (12:46)):
> Euskaraz bai "nazioarte" bai "mundu" kontzeptuak existitzen direlarik, eta
> "día mundial" kontzeptuak "mundu" kontzeptuari eta ez "nazioarte"ri
> erreferentzia egiten diolarik, (bi kontzeptuok nahi bezain elkarren
> hurbilekoak direla ere), galdera litzateke, nire ustez, zergatik hautatzen
> den "nazioarteko" "mundu"ren ordez.
>
> Badirudi erantzuna nahiko argia dela: "Munduko" izenlagunarekin esanahi
> aizunak sortzen direlako:
> Munduko Poesiaren Eguna: "Munduko poesia".
> Poesiaren Munduko Eguna: "Poesiaren Mundua".
> Mundial: sekulakoa, oso ona (euskaltzaindiaren Hiztegiaren arabera).
>
> Tira, "nazioarteko" ere bada esanahi aizun bat, "mundu" kontzepturako, ez?
>
> Nik "Munduaren Poesia Eguna" erabiliko nuke.
>
> Xabier Aristegieta
>
>
>
> Hau idatzi du Fernando Rey (fernando.rey a bildua unavarra.es) erabiltzaileak
> (2023 mar. 21(a), ar. (12:19)):
>
>> Nik uste oso ongi dagoela "Poesiaren Nazioarteko Eguna".
>>
>> Nazioarteko Poesiaren Eguna desegokia da nire ustez, Nazioarteko
>> Emakumearen Eguna desegokia den bezala (Emakumearen Nazioarteko Eguna behar
>> du, ezta?)
>>
>> Fernando Rey
>>
>>
>> El 21/03/2023 a las 12:15, Inaki Inurrieta escribió:
>>
>> Halaxe izendatu du EIZIEk egun hau gaurko mezuan.
>> Beste era hauek ere erabili izan dira euskaraz:
>> Nazioarteko Poesiaren Eguna, Poesiaren Munduko Eguna, Poesiaren Mundu
>> Eguna, Munduko Poesiaren Eguna...
>> Beste hizkuntza batzuetan, era bakarra erabili ohi da egun hori
>> izendatzeko:
>> Ingelesez, World Poetry Day
>> Frantsesez, Journée Mondiale de la Poésie
>> Alemanez, Welttag der Poesie
>> Espainieraz, Día Mundial de la Poesía
>> Lau horietan, Mundua aipatzen dute, ez Nazioartea. Zer deritzozue?
>> Adostuko al genuke izendatzeko modu bakarra?
>>
>> --
>> Iñaki Iñurrieta
>>
>>
--
<https://www.elhuyar.eus/>
*Alfontso Mujika Etxeberria*
*Hizkuntza eta Teknologia*
Zelai Haundi 3 - Osinalde industrialdea
20170 Usurbil (Gipuzkoa)
Tel.: (+34) 943 36 30 40 | Luzp.: 217
a.mujika a bildua elhuyar.eus | <a.mujika a bildua elhuyar.eus>*www.elhuyar.eus*
<https://www.elhuyar.eus/>
--
--
Mezu elektroniko honek INFORMAZIO KONFIDENTZIALA DU, ETA DEBEKATUTA DAGO
INFORMAZIO HORI ZABALTZEA. Akats baten ondorioz jaso baduzu eta hartzailea
zu ez bazara, mesedez, deitu 943363040 telefonora, eta ez zabaldu, gorde
edo kopiatu mezu honen edukirik.
Zure datu pertsonalak, zeinak ager
baitaitezke mezu elektroniko honetan edo atxikitako dokumentazioan,
ELHUYARek tratatzen ditu, aldeen arteko harreman juridikoa kudeatzeko. Zure
datuak tratatzearen kontra egin nahi baduzu, datuetara sartu nahi baduzu,
haiek zuzendu edo ezabatu nahi badituzu, edo datuak babesteari buruzko
araudi aplikagarrian jasotako eskubideak baliatu nahi badituzu, idatzi
goian adierazitako helbidera edo helbide elektroniko honetara
datuensegurtasuna a bildua elhuyar.eus <mailto:datuensegurtasuna a bildua elhuyar.eus>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20230321/c1dd6055/attachment-0001.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago