[itzul] "Poesiaren Nazioarteko Eguna"

Inaki Inurrieta inaki.inurrieta a bildua gmail.com
Ost, Mar 22, 19:08:30, CET 2023


Eskerrik asko denoi zuen proposamenengatik.
Eta zergatik ez "Munduko Poesia Eguna"? Honek ere betetzen ditu zuen
gogoetetan agertu diren premisak.
Alfontsok dioen moduan "Nazioarteko" ala "Mundu" zen argitu nahi nuen lehen
auzia. Eta Xabierrek dioen moduan, "nazioartea" eta "mundua" elkarren
ondoan dabiltza, baina ez dira gauza bera. Nik ere, "del mundo" /
"mondiale" / "World" / "Welt..." itzultzeko, nahiago "mundu"tik jo
"nazioarteko"tik baino. Bestalde, garbi dago mundu-egun batez ari garela,
ez mundu-poesiaz.

Iñaki Iñurrieta Labayen


>
> > El 21/03/2023 a las 13:55, Xabier Aristegieta escribió:
> >
> > Bai, bai. Horixe izan da nire proposamenaren arrazoiketa, hain zuzen:
> > "munduaren egun" bat, dauden ugari horietakoa; kasu honetan,
> poesia-eguna.
> > "Munduaren poesia-eguna" espresioan, munduarena eguna da, ez poesia,
> noski.
> > Ez dut ondo ulertu zure desadostasun-argudioa.
> >
> > Xabier Aristegieta
> >
> > Hau idatzi du Iñaki Arrieta - BiTEZ , ItzuL-en bidez (itzul a bildua postaria.com
> )
> > erabiltzaileak (2023 mar. 21(a), ar. (13:02)):
> >
> >> Poesiaren Mundu Eguna
> >>
> >> Zergatik? Zure arrazoibideei jarraituz...
> >> Munduaren poesia eguna: ez da egun bat munduko (mundu osoko) poesiarena,
> >> baizik eta poesia-egun bat, zeinaren jabea mundua den (edo munduak
> daukana).
> >> ____________________________________
> >> «Umeen arropa denda: ez da umeen arropa saltzen duten denda bat, baizik
> >> eta arropa denda bat, zeinaren jabea umeak diren.
> >> Herritarren arreta zerbitzua: ez da zerbitzu bat herritarren arretakoa,
> >> baizik eta arreta zerbitzu bat, herritarrek daukatena.»
> >>
> >> _______________________________________
> >>
> >> Iñaki Bitezekoa
> >>
> >> El 21/03/2023 a las 12:45, Xabier Aristegieta escribió:
> >>
> >> Euskaraz bai "nazioarte" bai "mundu" kontzeptuak existitzen direlarik,
> >> eta "día mundial" kontzeptuak "mundu" kontzeptuari eta ez "nazioarte"ri
> >> erreferentzia egiten diolarik, (bi kontzeptuok nahi bezain elkarren
> >> hurbilekoak direla ere), galdera litzateke, nire ustez, zergatik
> hautatzen
> >> den "nazioarteko" "mundu"ren ordez.
> >>
> >> Badirudi erantzuna nahiko argia dela: "Munduko" izenlagunarekin esanahi
> >> aizunak sortzen direlako:
> >> Munduko Poesiaren Eguna: "Munduko poesia".
> >> Poesiaren Munduko Eguna: "Poesiaren Mundua".
> >> Mundial: sekulakoa, oso ona (euskaltzaindiaren Hiztegiaren arabera).
> >>
> >> Tira, "nazioarteko" ere bada esanahi aizun bat, "mundu" kontzepturako,
> ez?
> >>
> >> Nik "Munduaren Poesia Eguna" erabiliko nuke.
> >>
> >> Xabier Aristegieta
> >>
> >>
> >>
> >> Hau idatzi du Fernando Rey (fernando.rey a bildua unavarra.es) erabiltzaileak
> >> (2023 mar. 21(a), ar. (12:19)):
> >>
> >>> Nik uste oso ongi dagoela "Poesiaren Nazioarteko Eguna".
> >>>
> >>> Nazioarteko Poesiaren Eguna desegokia da nire ustez, Nazioarteko
> >>> Emakumearen Eguna desegokia den bezala (Emakumearen Nazioarteko Eguna
> behar
> >>> du, ezta?)
> >>>
> >>> Fernando Rey
> >>>
> >>>
> >>> El 21/03/2023 a las 12:15, Inaki Inurrieta escribió:
> >>>
> >>> Halaxe izendatu du EIZIEk egun hau gaurko mezuan.
> >>> Beste era hauek ere erabili izan dira euskaraz:
> >>> Nazioarteko Poesiaren Eguna, Poesiaren Munduko Eguna, Poesiaren Mundu
> >>> Eguna, Munduko Poesiaren Eguna...
> >>> Beste hizkuntza batzuetan, era bakarra erabili ohi da egun hori
> >>> izendatzeko:
> >>> Ingelesez, World Poetry Day
> >>> Frantsesez, Journée Mondiale de la Poésie
> >>> Alemanez, Welttag der Poesie
> >>> Espainieraz, Día Mundial de la Poesía
> >>> Lau horietan, Mundua aipatzen dute, ez Nazioartea. Zer deritzozue?
> >>> Adostuko al genuke izendatzeko modu bakarra?
> >>>
> >>> --
> >>> Iñaki Iñurrieta
> >>>
> >>>
> >>
> >
> -


-- 
Iñaki Iñurrieta Labayen
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20230322/94cf1c8f/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago