[itzul] ¡Manda cojones! ¡Manda huevos! ¡Tiene narices la cosa!

Itzuliz itzulpen zerbitzua itzuliz a bildua outlook.com
Ost, Maiatza 10, 16:23:37, CEST 2023


Bai, badaukat non aukeratu.

Mila esker denei.

Joxemari

2023/5/10 11:29(e)an, Lierni Garmendia igorleak idatzi zuen:
> Hona hemen nire inguruan entzun izan dudan beste bat, testuingururako 
> egokia bada: Esan/Entzun egin behar da hori, e!
>
> Baina tira, mezuak izandako harrera ikusita, ez zara aukera faltan ;-)
>
> Ondo izan!
>
> Lierni :-)
>
>
>
>
> El mié, 10 may 2023 a las 10:58, Xabier Aristegieta 
> (<allurritza a bildua gmail.com>) escribió:
>
>     Niri naturalena "harrapazak/n!" egiten zait.
>     "Hau da, hau!" ere bai. Hor komarekin dut zalantza, dena den.
>     "Hamaika ikusteko jaioak gara" luzeagoxea da, baina esanahi
>     antzekoduna, nahiz eta, noski, ez izan "¡manda huevos!" baten
>     lagunarte-erregistrokoa (aurrekoa ere ez, bidenabar).
>
>     Lagungarri izango zaizkizulakoan,
>
>     Xabier Aristegieta
>
>     Hau idatzi du Itzuliz itzulpen zerbitzua (itzuliz a bildua outlook.com)
>     erabiltzaileak (2023 mai. 9(a), ar. (21:06)):
>
>         Kaixo.
>
>         Ba hori... Ez dakit
>
>         Hirurak esanahi berekoak dira, baina "bada gero, e!"
>         horretatik haratago fitxik ez.
>
>         Zuek?
>
>         Mila esker, aurrez
>
>         Joxemari
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20230510/9663c42c/attachment-0001.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago