[itzul] ¡Manda cojones! ¡Manda huevos! ¡Tiene narices la cosa!

Xabier Aristegieta allurritza a bildua gmail.com
Ast, Maiatza 11, 15:15:57, CEST 2023


Lasai!
Ez daukat espresioaren gaineko copyrightik! ;-)

Xabier Aristegieta

Aitor Salaberria <trslbrr a bildua gmail.com> erabiltzaileak hau idatzi du (2023
mai. 11, og. (15:11)):

> Kaixo,
>
> Barkatu, Xabier. Orain ohartu naiz nik botatako proposamena zuk jada esan
> zenuela.
>
> Ongi izan,
> Aitor Salaberria
>
>
> Xabier Aristegieta <allurritza a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2023
> mai. 10, az. 11:28):
>
>> Niri naturalena "harrapazak/n!" egiten zait.
>> "Hau da, hau!" ere bai. Hor komarekin dut zalantza, dena den.
>> "Hamaika ikusteko jaioak gara" luzeagoxea da, baina esanahi antzekoduna,
>> nahiz eta, noski, ez izan "¡manda huevos!" baten lagunarte-erregistrokoa
>> (aurrekoa ere ez, bidenabar).
>>
>> Lagungarri izango zaizkizulakoan,
>>
>> Xabier Aristegieta
>>
>> Hau idatzi du Itzuliz itzulpen zerbitzua (itzuliz a bildua outlook.com)
>> erabiltzaileak (2023 mai. 9(a), ar. (21:06)):
>>
>>> Kaixo.
>>>
>>> Ba hori... Ez dakit
>>>
>>> Hirurak esanahi berekoak dira, baina "bada gero, e!" horretatik haratago
>>> fitxik ez.
>>>
>>> Zuek?
>>>
>>> Mila esker, aurrez
>>>
>>> Joxemari
>>>
>>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20230511/579b85f7/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago