[itzul] Hitz elkarketa eta letra larriak/xeheak

Irizar Apaolaza, Ander (Euskarabidea) ander.irizar.apaolaza a bildua navarra.es
As, Maiatza 30, 16:33:00, CEST 2023


Kaixo:
Aspalditik, tarteka berritzen zaidan zalantza bat. Hitz elkartu bat maiuskulaz hasita ematea egokitzen bada, bigarren osagaiak larriz ala xehez joan behar du?
Esango nuke elkarketarekin bi hitzak hitz bakarra izatera pasatzen direla. Hala bada, honela beharko luke, ezta?:

-          Ez Dakit Nongo Natura-erreserba.
Eta logika hori bada, marratxo gabe ere, berdin ez al luke beharko?: Ez Dakit Nongo Natura erreserba. Bai, bitxia gertatzen da, baina...
Besterik da interpretatzea bi izen direla, elkarketa gorabehera, eta, beraz, honela jokatu behar dela ondorioztatzea: Ez Dakit Nongo Natura-Erreserba nahiz Ez Dakit Nongo Natura Erreserba.
Bila ibili naiz, baina ez dut argibiderik aurkitu.
Antzeko zerbait hemen, baina ez da kasu bera: https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_jagonet&task=galdera&Itemid=423&lang=eu&id=71
EIMAren letra larriak erabiltzeko irizpideetan ere ez dut ezer aurkitu: https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/eima_estilo_liburu/eu_def/adjuntos/letra_larriak.pdf
Ander Irizar
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20230530/f2c91d0a/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago