[itzul] Hitz elkarketa eta letra larriak/xeheak

Alfontso Mujika Etxeberria a.mujika a bildua elhuyar.eus
As, Maiatza 30, 19:41:08, CEST 2023


Oso galdera interesgarria. Esango nuke noizbait agertu dela antzeko
zalantzaren bat foru honetan, baina ez nago ziur.

Uste dut bi kontu nahasten zaizkigula hemen: estetikoa eta morfosintaktikoa.

Batetik, Anderrek dioen moduan, *natura-erreserba* idatzi zein *natura
erreserba* idatzi, hitz‑elkarte bat da, unitate bat da, eta, esanahiari
erreparatuta, erreserba-mota bat da. Dena delakoagatik letra larriz hasita
idatzi behar bada (adibidez, erakunde baten izenaren parte delako), nola
jokatu?

Guk, Elhuyarren, honela jokatzen dugu:

Erakunde baten izen ofiziala bada, ez dugu marratxoa jartzen aukerakoa
denean. Adibidez:

*Zein dira egungo foru-aldundien zuzeneko aurrekariak? *idazten dugu, hor
ez baitago izen berezirik, baina:

*Gipuzkoako Foru Aldundia *

eta ez: *Gipuzkoako Foru-Aldundia*

Alegia, hitz-elkarte baten bi osagaien artean ez dugu marratxorik jartzen
biak letra larriz hasita idazten badira, baldin eta marratxoa aukerakoa
bada. Nahitaezkoa bada, bai, jakina. Adibidez:

*Lasarte-Oriako** Udala*

Eta dena delakoagatik aukerako marratxoa jartzekoa balitz, lehenengo
hitzean bakarrik jarriko genuke marratxoa. Adibidez:

*Lasarte-Oriako Odol-emaileen Elkartea*

Eta ez honela: *Lasarte-Oriako Odol-Emaileen Elkartea*

Zergatik? Bada, estetikagatik esan nezake, baina uste dut estetika baino
zerbait gehiago dagoela hor: mendekotasunezko elkarteak (*behi-esnea*)
burubakarrak dira (behi-esnea esnea da), ez dira bi burukoak,
dvandva-elkarteak bezala (*Bilbao-Bizkaia* Kutxa) (Bilbao-Bizkaia ez da
Bizkaia, Bilbao eta Bizkaia baizik); orduan, marratxoa jarriz gero,
lehenengoari bakarrik jartzen zaio, hitz-elkartea bi hitzez osatutako hitz
bakarra delako*:*

*Ez Dakit Nongo Odol-emaileen Elkartea*

Baina aukerako marratxo hori jartzen ez bada, estetikoki arraro gelditzen
da:

*Ez Dakit Nongo Odol emaileen Elkartea*

Horregatik:

*Ez Dakit Nongo Odol Emaileen Elkartea*


Eta dena letra larriz idazten bada, berdin jokatzen dugu:

*ZEIN DIRA EGUNGO FORU-ALDUNDIEN ZUZENEKO AURREKARIAK? *

*GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA*

*LASARTE-ORIAKO** UDALA*

*LASARTE-ORIAKO ODOL-EMAILEEN ELKARTEA*

Hau idatzi du Irizar Apaolaza, Ander (Euskarabidea) (
ander.irizar.apaolaza a bildua navarra.es) erabiltzaileak (2023 mai. 30(a), ar.
(16:33)):

> Kaixo:
>
> Aspalditik, tarteka berritzen zaidan zalantza bat. Hitz elkartu bat
> maiuskulaz hasita ematea egokitzen bada, bigarren osagaiak larriz ala xehez
> joan behar du?
>
> Esango nuke elkarketarekin bi hitzak hitz bakarra izatera pasatzen direla.
> Hala bada, honela beharko luke, ezta?:
>
> -          Ez Dakit Nongo Natura-erreserba.
>
> Eta logika hori bada, marratxo gabe ere, berdin ez al luke beharko?: Ez
> Dakit Nongo Natura erreserba. Bai, bitxia gertatzen da, baina...
>
> Besterik da interpretatzea bi izen direla, elkarketa gorabehera, eta,
> beraz, honela jokatu behar dela ondorioztatzea: Ez Dakit Nongo
> Natura-Erreserba nahiz Ez Dakit Nongo Natura Erreserba.
>
> Bila ibili naiz, baina ez dut argibiderik aurkitu.
>
> Antzeko zerbait hemen, baina ez da kasu bera:
> https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_jagonet&task=galdera&Itemid=423&lang=eu&id=71
>
> EIMAren letra larriak erabiltzeko irizpideetan ere ez dut ezer aurkitu:
> https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/eima_estilo_liburu/eu_def/adjuntos/letra_larriak.pdf
>
> Ander Irizar
>


-- 
<https://www.elhuyar.eus/>

*Alfontso Mujika Etxeberria*

*Hizkuntza eta Teknologia*


Zelai Haundi 3 - Osinalde industrialdea

20170 Usurbil (Gipuzkoa)

Tel.: (+34) 943 36 30 40 | Luzp.: 217

a.mujika a bildua elhuyar.eus |  <a.mujika a bildua elhuyar.eus>*www.elhuyar.eus*
<https://www.elhuyar.eus/>

-- 


-- 
Mezu elektroniko honek INFORMAZIO KONFIDENTZIALA DU, ETA DEBEKATUTA DAGO 
INFORMAZIO HORI ZABALTZEA. Akats baten ondorioz jaso baduzu eta hartzailea 
zu ez bazara, mesedez, deitu 943363040 telefonora, eta ez zabaldu, gorde 
edo kopiatu mezu honen edukirik.
Zure datu pertsonalak, zeinak ager 
baitaitezke mezu elektroniko honetan edo atxikitako dokumentazioan, 
ELHUYARek tratatzen ditu, aldeen arteko harreman juridikoa kudeatzeko. Zure 
datuak tratatzearen kontra egin nahi baduzu, datuetara sartu nahi baduzu, 
haiek zuzendu edo ezabatu nahi badituzu, edo datuak babesteari buruzko 
araudi aplikagarrian jasotako eskubideak baliatu nahi badituzu, idatzi 
goian adierazitako helbidera edo helbide elektroniko honetara 
datuensegurtasuna a bildua elhuyar.eus <mailto:datuensegurtasuna a bildua elhuyar.eus>

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20230530/b451e278/attachment-0001.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago