[itzul] Digitaltasun, digitalitate, digitalizazio...

Alfontso Mujika Etxeberria a.mujika a bildua elhuyar.eus
As, Aza 28, 15:55:47, CET 2023


Arratsalde on, Uxoa:
ETC corpusean badago aukera hitz-hasierak ere eskatzeko. Hala, lema ez
diren formak ere bilatu daitezke. Horretarako, bilatu nahi duzun hitzaren
aurretik marratxoa idatzi behar da. Adibidez: "-digitali".

[image: imagen.png]


Hau idatzi du Uxoa Iñurrieta (uxoa.inurrieta a bildua gmail.com) erabiltzaileak
(2023 aza. 28(a), ar. (15:09)):

> Eskerrik asko bioi!
>
> Isabel, zure oharrek bereziki lagundu didate. ETCn ikusten ez nituen 12
> agerraldi horiekin, hobeto ulertzen dut Egungo Euskararen Hiztegian
> zergatik sartu duten *digitalitate*.
>
> Izartxoaren aukera ezagutzen nuen, eta erabili izan dut beste kasu
> batzuetan, baina ez zitzaidan bururatu hemen lema bilatuta baino emaitza
> gehiago lortuko nituenik. Pentsatzen dut hain zuzen ere hitzak hiztegian ez
> daudelako sortuko dela lematizazio-arazoa, ezta? Oso interesgarria,
> hurrengo baterako ere.
>
> Eskerrik asko berriro,
>
> Uxoa
>
>
> 23/11/27 20:50(e)an, Dionisio Amundarain igorleak idatzi zuen:
>
> Latineko "digitalis"tik hartuta, "digitalitasun" izan daiteke? DIONISIO
> AMUNDARAIN
>
> El lun, 27 nov 2023 a las 17:12, Isabel Etxeberria Ramírez (<
> isabelet75 a bildua gmail.com>) escribió:
>
>> Arratsalde on:
>>
>> Kasu honetan, corpusetan emaitza gehiago lortzen dira lemak bilatu
>> beharrean formak (edo forma hasierak) bilatzen badira:
>>
>> -ETCn izarñoa erabiliz, digitalitate* bilaketak 12 agerraldi ematen ditu
>> eta digitaltasun* bilaketak 3.
>>
>> -Dabilenan "forma hasi digitalitate" bilaketak 2 agerraldi ematen ditu,
>> eta "forma hasi digitaltasun" bilaketak 5.
>>
>> Ez da asko, baina zertxobait gehiago lagunduko ahal du.
>>
>> Isabel
>>
>> Uxoa Iñurrieta <uxoa.inurrieta a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2023
>> aza. 27, al. 16:54):
>>
>>> Arratsalde on:
>>>
>>> Inork erabili al du inoiz *digitaltasun* hitza?
>>>
>>> Euskaltzaindiak ez ditu ez *digitaltasun* eta ez *digitalitate*
>>> jasotzen. *Digitalizazio *bai, baina hitz horrek zerbait digital
>>> bihurtzeko prozesuari egiten dio erreferentzia, eta ez nolakotasunari edo
>>> testuinguru digitalari.
>>>
>>> Corpusetan bilatuta, ikusi dut *digitaltasun* birritan ageri dela ETCn
>>> eta bost aldiz Dabilenan; *digitalitate,* behin ere ez.
>>>
>>> Egungo Euskararen Hiztegiak, aldiz, *digitalitate* jasotzen du, baina
>>> *digitaltasun* ez.
>>>
>>> Bilaketak erdaretan eginda:
>>>
>>>    - ES: RAEk ez du *digitalidad* jasotzen, baina CORPESen 29 aldiz
>>>    ageri da.
>>>    - EN: hiztegi batzuek jasotzen dute *digitality*, baina gutxik. Hala
>>>    ere, behin baino gehiagotan irakurri dut, eta interneteko bilatzaileek
>>>    emaitza dezente ematen dituzte.
>>>    - FR: hiztegietan ez da *digitalité* agertzen, baina *numérité* leku
>>>    batean baino gehiagotan dator (teknologia digitaletan adituek
>>>    *numérique* terminoa gehiago erabiltzen dute *digitale* baino).
>>>
>>> Ontzat joko zenukete *digitaltasun*? Niri egokia iruditzen zait,
>>> *digital* (izenondoa) + *tasun*... Ikusten duzue arrazoirik
>>> *digitalitate* hobesteko (edo biak txartzat emateko)?
>>>
>>> Eskerrik asko aurrez,
>>>
>>> Uxoa
>>>
>>

-- 
<https://www.elhuyar.eus/>

*Alfontso Mujika Etxeberria*

*Hizkuntza eta Teknologia*


Zelai Haundi 3 - Osinalde industrialdea

20170 Usurbil (Gipuzkoa)

Tel.: (+34) 943 36 30 40 | Luzp.: 217

a.mujika a bildua elhuyar.eus |  <a.mujika a bildua elhuyar.eus>*www.elhuyar.eus*
<https://www.elhuyar.eus/>

-- 


-- 
Mezu elektroniko honek INFORMAZIO KONFIDENTZIALA DU, ETA DEBEKATUTA DAGO 
INFORMAZIO HORI ZABALTZEA. Akats baten ondorioz jaso baduzu eta hartzailea 
zu ez bazara, mesedez, deitu 943363040 telefonora, eta ez zabaldu, gorde 
edo kopiatu mezu honen edukirik.
Zure datu pertsonalak, zeinak ager 
baitaitezke mezu elektroniko honetan edo atxikitako dokumentazioan, 
ELHUYARek tratatzen ditu, aldeen arteko harreman juridikoa kudeatzeko. Zure 
datuak tratatzearen kontra egin nahi baduzu, datuetara sartu nahi baduzu, 
haiek zuzendu edo ezabatu nahi badituzu, edo datuak babesteari buruzko 
araudi aplikagarrian jasotako eskubideak baliatu nahi badituzu, idatzi 
goian adierazitako helbidera edo helbide elektroniko honetara 
datuensegurtasuna a bildua elhuyar.eus <mailto:datuensegurtasuna a bildua elhuyar.eus>

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20231128/9c703b81/attachment-0001.htm>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: imagen.png
Mota: image/png
Tamaina: 411744 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20231128/9c703b81/attachment-0001.png>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago