[itzul] Digitaltasun, digitalitate, digitalizazio...

Uxoa Iñurrieta uxoa.inurrieta a bildua gmail.com
As, Aza 28, 15:08:53, CET 2023


Eskerrik asko bioi!

Isabel, zure oharrek bereziki lagundu didate. ETCn ikusten ez nituen 12 
agerraldi horiekin, hobeto ulertzen dut Egungo Euskararen Hiztegian 
zergatik sartu duten /digitalitate/.

Izartxoaren aukera ezagutzen nuen, eta erabili izan dut beste kasu 
batzuetan, baina ez zitzaidan bururatu hemen lema bilatuta baino emaitza 
gehiago lortuko nituenik. Pentsatzen dut hain zuzen ere hitzak hiztegian 
ez daudelako sortuko dela lematizazio-arazoa, ezta? Oso interesgarria, 
hurrengo baterako ere.

Eskerrik asko berriro,

Uxoa


23/11/27 20:50(e)an, Dionisio Amundarain igorleak idatzi zuen:
> Latineko "digitalis"tik hartuta, "digitalitasun" izan daiteke? 
> DIONISIO AMUNDARAIN
>
> El lun, 27 nov 2023 a las 17:12, Isabel Etxeberria Ramírez 
> (<isabelet75 a bildua gmail.com>) escribió:
>
>     Arratsalde on:
>
>     Kasu honetan, corpusetan emaitza gehiago lortzen dira lemak bilatu
>     beharrean formak (edo forma hasierak) bilatzen badira:
>
>     -ETCn izarñoa erabiliz, digitalitate* bilaketak 12 agerraldi
>     ematen ditu eta digitaltasun* bilaketak 3.
>
>     -Dabilenan "forma hasi digitalitate" bilaketak 2 agerraldi ematen
>     ditu, eta "forma hasi digitaltasun" bilaketak 5.
>
>     Ez da asko, baina zertxobait gehiago lagunduko ahal du.
>
>     Isabel
>
>     Uxoa Iñurrieta <uxoa.inurrieta a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
>     (2023 aza. 27, al. 16:54):
>
>         Arratsalde on:
>
>         Inork erabili al du inoiz /digitaltasun/ hitza?
>
>         Euskaltzaindiak ez ditu ez /digitaltasun/ eta ez
>         /digitalitate/ jasotzen. /Digitalizazio /bai, baina hitz
>         horrek zerbait digital bihurtzeko prozesuari egiten dio
>         erreferentzia, eta ez nolakotasunari edo testuinguru digitalari.
>
>         Corpusetan bilatuta, ikusi dut /digitaltasun/ birritan ageri
>         dela ETCn eta bost aldiz Dabilenan; /digitalitate,/ behin ere ez.
>
>         Egungo Euskararen Hiztegiak, aldiz, /digitalitate/ jasotzen
>         du, baina /digitaltasun/ ez.
>
>         Bilaketak erdaretan eginda:
>
>           * ES: RAEk ez du /digitalidad/ jasotzen, baina CORPESen 29
>             aldiz ageri da.
>           * EN: hiztegi batzuek jasotzen dute /digitality/, baina
>             gutxik. Hala ere, behin baino gehiagotan irakurri dut, eta
>             interneteko bilatzaileek emaitza dezente ematen dituzte.
>           * FR: hiztegietan ez da /digitalité/ agertzen, baina
>             /numérité/ leku batean baino gehiagotan dator (teknologia
>             digitaletan adituek /numérique/ terminoa gehiago
>             erabiltzen dute /digitale/ baino).
>
>         Ontzat joko zenukete /digitaltasun/? Niri egokia iruditzen
>         zait, /digital/ (izenondoa) + /tasun/... Ikusten duzue
>         arrazoirik /digitalitate/ hobesteko (edo biak txartzat emateko)?
>
>         Eskerrik asko aurrez,
>
>         Uxoa
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20231128/8da75eae/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago