[itzul] Aurrekoa osatzeko
Aitor Salaberria
trslbrr a bildua gmail.com
Al, Urr 9, 19:37:21, CEST 2023
Kaixo, Xabier:
Hor dago, baina, antza, ez da ia erabiltzen, zoritxarrez. Gehienez jota,
zientzia arloan. Berreskuratu beharko!
https://www.ehu.eus/etc/gordean?bila=mugimen
https://www.mindomo.com/es/mindmap/mugimen-portaerak-haurtzaroan-eta-nerabezaroan-612439ae2c4807ff74b87e7b7dea42d7
Ongi izan,
Aitor
El lun., 9 oct. 2023 13:57, Xabier Aristegieta <allurritza a bildua gmail.com>
escribió:
> Ez dakit zer gertatu zaidan: aurreko mezua idazten ari nintzela,
> tekla-konbinazioren bat sakatu bide dut, eta bidali egin da, amaitu gabe.
>
> Esaten ari nintzen Euskaltzaindiaren Hiztegiak hiru adiera onartzen
> dizkiola "mugikor" adjektiboari:
>
> 1.- Mugitzeko joera duena.
> 2.- Mugi daitekeena, tokiz alda daitekeena.
> 3.- Telefono mugikorra
>
> Baina honakoetarako:
>
> Movilidad eléctrica
> Movilidad ciudadana
> Director/a de movilidad
>
> egokiagoa, eta euskaraz jatorragoa, iruditzen zait "mugiMEN" hitza, gauzak
> egiteko ahalmena adierazten duten hainbat hitzekin erabili ohi dugun bezala:
>
> Ikusmena
> Entzumena
> Ahalmena
> Bereizmena
>
> Horixe besterik ez.
>
> Xabier Aristegieta
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20231009/4926536f/attachment.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago