[itzul] Aurrekoa osatzeko

Xabier Aristegieta allurritza a bildua gmail.com
As, Urr 10, 13:47:00, CEST 2023


Asko eskertzen dizut informazioa, Aitor, ez zaidalako inoiz suertatu
"mugimen" hitzarekin topo egitea eta, zure ekarpenari esker, hitz horretan
lehenago pentsatu duenik badagoela ikusten dudalako.
Ea "mugimen"aren alderantz pixka bat onbideratzen dugun egoera!
Ondo-ondo izan.

Xabier Aristegieta

Hau idatzi du Aitor Salaberria (trslbrr a bildua gmail.com) erabiltzaileak (2023
urr. 9(a), al. (19:37)):

> Kaixo, Xabier:
>
> Hor dago, baina, antza, ez da ia erabiltzen, zoritxarrez. Gehienez jota,
> zientzia arloan. Berreskuratu beharko!
>
> https://www.ehu.eus/etc/gordean?bila=mugimen
>
>
> https://www.mindomo.com/es/mindmap/mugimen-portaerak-haurtzaroan-eta-nerabezaroan-612439ae2c4807ff74b87e7b7dea42d7
>
> Ongi izan,
> Aitor
>
> El lun., 9 oct. 2023 13:57, Xabier Aristegieta <allurritza a bildua gmail.com>
> escribió:
>
>> Ez dakit zer gertatu zaidan: aurreko mezua idazten ari nintzela,
>> tekla-konbinazioren bat sakatu bide dut, eta bidali egin da, amaitu gabe.
>>
>> Esaten ari nintzen Euskaltzaindiaren Hiztegiak hiru adiera onartzen
>> dizkiola "mugikor" adjektiboari:
>>
>> 1.- Mugitzeko joera duena.
>> 2.- Mugi daitekeena, tokiz alda daitekeena.
>> 3.- Telefono mugikorra
>>
>> Baina honakoetarako:
>>
>> Movilidad eléctrica
>> Movilidad ciudadana
>> Director/a de movilidad
>>
>> egokiagoa, eta euskaraz jatorragoa, iruditzen zait "mugiMEN" hitza,
>> gauzak egiteko ahalmena adierazten duten hainbat hitzekin erabili ohi dugun
>> bezala:
>>
>> Ikusmena
>> Entzumena
>> Ahalmena
>> Bereizmena
>>
>> Horixe besterik ez.
>>
>> Xabier Aristegieta
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20231010/91471e04/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago