[itzul] Batzordea talde horietako kide "banaK" osatua da
Xabier Aristegieta
allurritza a bildua gmail.com
As, Urr 31, 09:51:22, CET 2023
Primeran!
Eskerrik asko zuri ere, Jesus/Josu!!!!!
Hau idatzi du Jesus Zabaleta (josuzabaleta a bildua gmail.com) erabiltzaileak (2023
urr. 30(a), al. (20:12)):
> Adibide batzuk:
> Ibaia igaro zutenean Josuek agindu zuen, amabi Tribuetako gizon banak
> Apaizen o–etatik arri gogor bana artu, eta jendea zegoan aldera eraman
> zitzatela (Lardizabal - TESTAMENTU ZARREKO KONDAIRA)
>
> Egur banak epai bi dituan ezkero, / bana dute zotzean aldiz epaitzeko
> (Orixe - EUSKALDUnak)
>
> Aiek eta gu izkuntza banaren jabe gera (Akesolo - Idazlan guztiak)
>
> Elizaren maldan gelditu ginen, edateko eta ogi puska banaren jateko
> (Itxaro Borda - BIZI NIZANO MUNDUAN)
>
> Ahantziak ziren geroztik Madrilat biltzen ziren andreak, gorthean
> zigarrotto banaren erretzeko, arratsean Bordelerat ere zioazenak, komedia
> eta bertze josteta agerietarat! (Hiribarren - Eskaraz egia)
>
> eldu, eldu, alaba, / makilla banari, / ederrak emateko / mozkor txar oneri
> (Azkarate, Ramos - Galtzaundi eta beste bertso asko)
>
> Erretinako hartzaile bakoitza nerbio-zelula banari lotuta dago sinapsi
> deitzen den errele baten bidez (Aumont, Jacques - Irudia)
>
> Eta beste adibide asko, idazle zeharren eta ez hain zaharren idatzietatik
> hartuak.
>
> El lun, 30 oct 2023 a las 17:06, Xabier Aristegieta (<allurritza a bildua gmail.com>)
> escribió:
>
>> Ene, egia da!
>> Eskerrik asko, Iñaki.
>> Eta pozten naiz erantzuna baiezkoa izateaz!
>>
>> Xabier Aristegieta
>>
>> Hau idatzi du Iñaki Lopez de Luzuriaga (inaki.luzuriaga a bildua gmail.com)
>> erabiltzaileak (2023 urr. 30(a), al. (16:09)):
>>
>>> Egun on, Xabier:
>>>
>>> Orotariko Euskal Hiztegian
>>> <https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_oehberria&task=sarreraIkusi&Itemid=413&lang=eu&id=131141>,
>>> baietz. Gainera, kasu bat du, gutxienez, ergatiboan:
>>>
>>> "Kolorez beltzak izana gatik heiek ere ama banak, / bertzek bezala
>>> sofriturikan, mundu huntarat emanak."
>>>
>>>
>>>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20231031/556d1d1b/attachment.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago