[itzul] Batzordea talde horietako kide "banaK" osatua da

Jesus Zabaleta josuzabaleta a bildua gmail.com
Al, Urr 30, 20:12:08, CET 2023


Adibide batzuk:
Ibaia igaro zutenean Josuek agindu zuen, amabi Tribuetako gizon banak
Apaizen o–etatik arri gogor bana artu, eta jendea zegoan aldera eraman
zitzatela (Lardizabal - TESTAMENTU ZARREKO KONDAIRA)

Egur banak epai bi dituan ezkero, / bana dute zotzean aldiz epaitzeko
(Orixe - EUSKALDUnak)

Aiek eta gu izkuntza banaren jabe gera (Akesolo - Idazlan guztiak)

Elizaren maldan gelditu ginen, edateko eta ogi puska banaren jateko (Itxaro
Borda - BIZI NIZANO MUNDUAN)

Ahantziak ziren geroztik Madrilat biltzen ziren andreak, gorthean
zigarrotto banaren erretzeko, arratsean Bordelerat ere zioazenak, komedia
eta bertze josteta agerietarat! (Hiribarren - Eskaraz egia)

eldu, eldu, alaba, / makilla banari, / ederrak emateko / mozkor txar oneri
(Azkarate, Ramos - Galtzaundi eta beste bertso asko)

Erretinako hartzaile bakoitza nerbio-zelula banari lotuta dago sinapsi
deitzen den errele baten bidez (Aumont, Jacques - Irudia)

Eta beste adibide asko, idazle zeharren eta ez hain zaharren idatzietatik
hartuak.

El lun, 30 oct 2023 a las 17:06, Xabier Aristegieta (<allurritza a bildua gmail.com>)
escribió:

> Ene, egia da!
> Eskerrik asko, Iñaki.
> Eta pozten naiz erantzuna baiezkoa izateaz!
>
> Xabier Aristegieta
>
> Hau idatzi du Iñaki Lopez de Luzuriaga (inaki.luzuriaga a bildua gmail.com)
> erabiltzaileak (2023 urr. 30(a), al. (16:09)):
>
>> Egun on, Xabier:
>>
>> Orotariko Euskal Hiztegian
>> <https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_oehberria&task=sarreraIkusi&Itemid=413&lang=eu&id=131141>,
>> baietz. Gainera, kasu bat du, gutxienez, ergatiboan:
>>
>> "Kolorez beltzak izana gatik heiek ere ama banak, / bertzek bezala
>> sofriturikan, mundu huntarat emanak."
>>
>>
>>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20231030/0362e119/attachment-0001.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago