[itzul] Profesor permanente laboral
Irune Payros
irune.payros a bildua ehu.eus
As, Ira 5, 10:54:11, CEST 2023
Egun on, Fernando.
Ez dakigu aldaketa zein izango den, baina Euskal Herriko Unibertsitatean gaur egun badaude irakasle kontratatu iraunkorrak ("profesorado contratado permanente").
Esate baterako, 2008an argitaratu zen EHAAn irakasle kontratatu iraunkorrak hautatu eta kontratatzeko prozedurari buruzko arautegia: https://www.euskadi.eus/web01-bopv/eu/p43aBOPVWebWar/VerParalelo.do?R01HPortal=web01&R01HPage=bopv&R01HLang=eu&ed2008004248
Dena den, zuk galdetzen duzuna "profesor/a permanente laboral" da, eta ez dakigunez UPV/EHUn dagoen irakasle irudi bera den, zure terminorako guk "lan kontratudun irakasle iraunkorra" emango genuke, "lan kontratudun bitarteko irakaslea" erabiltzen baitugu "profesor/a laboral interino/a" emateko.
Besterik behar baduzu, esan.
Euskal Herriko Unibertsitateko itzultzaile
interpreteak
-----Jatorrizko mezua-----
Hemendik: Fernando Rey <fernando.rey a bildua unavarra.es>
Bidaltze-data: 2023(e)ko irailaren 5(a), asteartea 09:26
Hona: itzul a bildua postaria.com
Gaia: [itzul] Profesor permanente laboral
Egun on:
Dirudienez, aldaketa bat izan da unibertsitateetan, eta orain arte "Profesor contratado doctor" zenak (Kontratupeko irakasle doktorea) hemendik aurrera "profesor/a permanente laboral" izena hartuko du.
Jakin nahi nuke Euskal Herriko Unibertsitatean hori nola erabiltzen den.
Guri, bestela, "kontratupeko irakasle iraunkorra" ematea bururatu zaigu, baina, lehendik emana baldin badago, hori erabiliko genuke.
Fernando Rey
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago