[itzul] Ikerketa-ekimena: euskarara egindako itzulpenen ebaluazioa. Laguntza!
Porrumentzio
porrumentzio a bildua riseup.net
As, Ira 12, 14:21:28, CEST 2023
Egun on, Nora:
Interesgarria oso ekimena. Ingurukoak animatzea diozunean, ordea, inguruko itzultzaileez ari zara edo edonor duzu buruan? Alegia, gaian aritua izan beharko luke ebaluatzaileak edo berdin du?
Eskerrik asko
Andoni
2023(e)ko irailaren 12(a) 14:15:52 (CEST)-(e)an, Nora ARANBERRI <nora.aranberri a bildua ehu.eus>-(e)k hau idatzi zuen:
>Kaixo:
>
>
>Hemen nauzue berriro, abian dugun itzulpen ebaluazio kanpainaren gainean (ikusi abuztuaren 28an bidalitako emaila behean).
>
>
>Aurrekoan esan bezala, gaztelaniatik euskarara (eskuz zein makinaz) itzulitako esaldien kalitatea ebaluatu beharrean gaude, horrela, etorkizunean, ebaluazio automatikoaren kalitatea hobetzeko, eta ondorioz, itzultzaile automatikoen erabilera egokia bideratzeko. Horretarako, hainbat eta hainbat ebaluazio biltzea dugu helburu eta web gune bat prestatu dugu nahi duenak parte har dezan. Animatuko zarete? Ariketa sinplea da; gunean irakur ditzakezue argibideak.
>
>
>Dagoeneko lortu dugu zenbait erantzun biltzea, baina gehiago behar ditugula-eta, alamena ematera nator. Web gunea martxan izango dugu hurrengo asteetan, parte-hartzea errazteko. Nahi eta ahal duzuen neurrian hartu parte eta animatu ingurukoak ere berdin egitera!
>
>
>Ebaluazio-plataformara sartzeko esteka: https://nlpgroup.research.um.edu.mt/translation-eval/
>
>
>Zalantzarik izanez gero, idatzi lasai.
>
>
>Mila esker,
>
>Nora
>
>
>________________________________
>From: Nora ARANBERRI
>Sent: Monday, August 28, 2023 1:15 PM
>To: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
>Subject: Ikerketa-ekimena: euskarara egindako itzulpenen ebaluazioa. Laguntza!
>
>
>Kaixo:
>
>
>
>Nora Aranberri nauzue, UPV/EHUko irakaslea eta ikertzailea (https://www.hitz.eus), itzulpengintzaren arloan diharduena. Gaurkoan, mesede eske natorkizue, esku artean darabilgun ikerketa baten laguntzeko proposamenarekin.
>
>
>
>Maltako Unibertsitateko ikertzaile talde batekin elkarlanean gabiltza, baliabide urriko hizkuntzetara egindako itzulpenen kalitatearen ebaluazioan, zehazki, euskararako eta malterarako. Jakina da nazioarteko ikerketan, oro har, hizkuntza handietan jartzen dela arreta, eta, horren aurrean, ekimentxo bat jarri dugu abian, berrikuntzak geurera ere ekar ditzagun, pixkanaka.
>
>
>
>Oraingo lana osatzeko, itzulpenen kalitatea zehaztuta duten milaka esaldiz osatutako testu multzo bat sortu behar dugu. Horrela ba, laguntza eske gatoz. Ariketa da, jatorrizko esaldi bat eta haren itzulpen proposamen bat irakurrita, kalitatea 0 eta 100 bitartean zehaztea. Jasotako datu multzoak lagunduko digu etorkizunean itzulpen hobeak proposatzen.
>
>
>
>Hementxe ebaluazio-plataformara sartzeko esteka: https://nlpgroup.research.um.edu.mt/translation-eval/
>
>
>
>Gure ekimenaz gehiago jakin nahi baduzue, behin esperimentuak bukatuta, bidaliko dut emaitzen laburpentxo bat zerrendara, denok ere izan dezagun teknologiaren nondik norakoen berri.
>
>
>Ingurukoak ere animatu parte hartzera, ebaluazio kopuru handi-handia behar dugu eta!
>
>
>
>Mila esker aurretiaz zuen prestutasunagatik.
>
>
>
>Ondo izan,
>
>Nora
>
><https://nlpgroup.research.um.edu.mt/translation-eval/>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20230912/e71d0228/attachment.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago