[itzul] «Kalkoak» ikastaroa (online) - Izen ematea, zabalik

Itzultzailea-Eibarko Udala itzultzailea a bildua eibar.eus
Ost, Ira 13, 13:11:21, CEST 2023


Egun on:

Nerea Azkarate naiz, eta ikastaroa egiteko interesa daukat, baina Udalak ordainduko duenez, eta kontratazioa egin behar denez, esan didate konfirmatu behar dela ikastaroa egingo dudala. Oraindik ez dut izena eman.
Badago lekurik ?

Hemendik: EIZIE Mila [mailto:mila a bildua eizie.eus]
Bidaltze-data: 2023(e)ko irailaren 12(a), asteartea 10:30
Hona: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
Gaia: [itzul] «Kalkoak» ikastaroa (online) - Izen ematea, zabalik

Helburua: Hizkuntza guztiek jasaten dute ingurukoen eragina, neurri batean edo bestean, baina auzo-hizkuntzetan egiten dena kopiatzea ezinbestekoa izan daiteke hizkuntza bat gizarte-aldaketetara arrakastaz egokitzeko. Hizkuntza batek beste baten eredutik berera egokitzen duen egiturari esaten zaio kalko. Saioan zehar, kalkoei buruzko hausnarketa bat eginen dugu (zer izan daitekeen kalko okerra eta zer ez…), eta euskaraz gaur egun maiz topatzen ditugun zenbait kalko «oker» aztertu. Gero, denon artean, horietarako aukera jatorrak proposatuko ditugu.
Irakaslea: Amaia Lasheras<https://nordanor.eus/norda?id=215&tmp=1694507146398>
Noiz: 2023ko irailaren 28a
Non: Zoom plataforma
Ordutegia: 16:30 – 18:30
Prezioa:

  *   EIZIEko bazkideak: doan (baina izena eman behar da)
  *   Bazkide ez direnak: 30 euro
Izena emateko azken eguna: 2023ko irailaren 18a
Eman izena hemen<https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLScHVBvdPdHOTiidQw65u8F2t8vEwcAJkN9lBCmKEK5-NtHoCQ/viewform>.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20230913/ff445416/attachment-0001.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago