[itzul] «Kalkoak» ikastaroa (online) - Izen ematea, zabalik

EIZIE Mila mila a bildua eizie.eus
As, Ira 12, 10:30:03, CEST 2023


Helburua: Hizkuntza guztiek jasaten dute ingurukoen eragina, neurri batean edo bestean, baina auzo-hizkuntzetan egiten dena kopiatzea ezinbestekoa izan daiteke hizkuntza bat gizarte-aldaketetara arrakastaz egokitzeko. Hizkuntza batek beste baten eredutik berera egokitzen duen egiturari esaten zaio kalko. Saioan zehar, kalkoei buruzko hausnarketa bat eginen dugu (zer izan daitekeen kalko okerra eta zer ez…), eta euskaraz gaur egun maiz topatzen ditugun zenbait kalko «oker» aztertu. Gero, denon artean, horietarako aukera jatorrak proposatuko ditugu.

Irakaslea: Amaia Lasheras <https://nordanor.eus/norda?id=215&tmp=1694507146398>
Noiz: 2023ko irailaren 28a

Non: Zoom plataforma
Ordutegia: 16:30 – 18:30

Prezioa:

EIZIEko bazkideak: doan (baina izena eman behar da)
Bazkide ez direnak: 30 euro
Izena emateko azken eguna: 2023ko irailaren 18a

Eman izena hemen <https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLScHVBvdPdHOTiidQw65u8F2t8vEwcAJkN9lBCmKEK5-NtHoCQ/viewform>.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20230912/697c265d/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago