[itzul] Esaldi batekin bueltaka
Rezola Clemente, Martín
martin-rezola a bildua ivap.eus
Ost, Api 17, 11:03:21, CEST 2024
“espezieen motak” erredundantea da: espezie forma jasoa, eta mota behe-mailakoa, baina hor gauza bera esan nahi dutela esango nuke.
Martin Rezola
From: Xabier Aristegieta <allurritza a bildua gmail.com>
Sent: Wednesday, April 17, 2024 10:39 AM
To: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
Subject: Re: [itzul] Esaldi batekin bueltaka
Alderatzen duena batzuen eta besteen moten kopurua da:
Munduan dauden xomorro moten kopurua handiagoa da gure planeta honetan bizi diren gainerako animalia-espezieena baino.
Munduan dauden xomorro-motak gehiago dira gure planeta honetan dauden gainerako animalia-espezieen motak baino.
Gehiago dira munduan dauden xomorro-motak, dauden gainerako animalia-espezieen motak baino.
Xabier Aristegieta
Hau idatzi du Itzuliz itzulpen zerbitzua (itzuliz a bildua outlook.com<mailto:itzuliz a bildua outlook.com>) erabiltzaileak (2024 api. 17(a), az. (10:17)):
Kaixo. Esaldi baten bigarren partearekin nabil bueltaka. Ea laguntzen didazuen...
Hay más clases de bichitos en el mundo que del resto de especies animales que viven en nuestro planeta.
Munduan xomorrotxo-mota/klase gehiago dago...
Mila esker, aurrez
Joxemari
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20240417/2c022b7c/attachment-0001.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago