[itzul] Esaldi batekin bueltaka

Xabier Aristegieta allurritza a bildua gmail.com
Ost, Api 17, 10:38:37, CEST 2024


Alderatzen duena batzuen eta besteen moten kopurua da:

Munduan dauden xomorro moten kopurua handiagoa da gure planeta honetan bizi
diren gainerako animalia-espezieena baino.
Munduan dauden xomorro-motak gehiago dira gure planeta honetan dauden
gainerako animalia-espezieen motak baino.
Gehiago dira munduan dauden xomorro-motak, dauden gainerako
animalia-espezieen motak baino.

Xabier Aristegieta

Hau idatzi du Itzuliz itzulpen zerbitzua (itzuliz a bildua outlook.com)
erabiltzaileak (2024 api. 17(a), az. (10:17)):

> Kaixo. Esaldi baten bigarren partearekin nabil bueltaka. Ea laguntzen
> didazuen...
>
> Hay más clases de bichitos en el mundo que del resto de especies animales
> que viven en nuestro planeta.
>
> Munduan xomorrotxo-mota/klase gehiago dago...
>
>
> Mila esker, aurrez
>
> Joxemari
>
>
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20240417/a39b972a/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago