[itzul] Mintegi bat

Isabel Etxeberria Ramírez isabelet75 a bildua gmail.com
Or, Api 19, 08:12:56, CEST 2024


Egun on. Mintegi baten berri emateko idazten dizuet.

Datorren asteartean, apirilak 23, Axun Aierberen omenezko XIV. Itzulpen
Mintegia egingo da EHUko Letren Fakultatean, Gasteizen. Nora Acosta Lópezek
"Hizkuntza ez-sexista euskara>gaztelania itzulpenean" izeneko mintegi
praktikoa eskainiko du. Euskaratik gaztelaniara itzultzean hizkera
ez-sexista baliatzeko hainbat estrategiaren berri emango du, eta adibide
praktiko baten bitartez estrategia horiek aplikatzeko modua erakutsiko du.
Mintegia irekia eta doakoa da, eta ez da aurrez izena eman behar. Noiz:
apirilak 23, asteartea, 11:00-13:00. Non: EHUko Letren Fakultatea, 0.12
gela, Gasteiz.

Espero dut zuen interesekoa izatea. Ondo izan,

Isabel
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20240419/37e6c7bd/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago