[itzul] Iruņeko Udala itzultzaile bila

EIZIE Elkartea eizie a bildua eizie.eus
Al, Abu 5, 12:32:14, CEST 2024


Iruņeko Udalak itzultzaileak behar ditu komunikazioko edukiak euskaratzeko (sare sozialak, prentsa-oharrak, testuak ikus-entzunezkoetarako eta webgunerako.... Printzipioz lanpostu bat, eta, printzipioz, abendura bitarte aritzeko (hortik aitzina ere luza daitezke kontratuak).

Kontratatzeko eskaera Lansare Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren bitartez bideratu da.

Nafarroan zein EAEn izena emana dutenek (langabe gisa zein enplegu-hobekuntzarako) parte hartzen ahal dute (zerrenda LANSAREk bidaliko dio Iruņeko Udalari).
Betekizunak: Lizentzia edo Gradua (postuak A mailakoak dira) eta C1 maila euskaraz.

Hobetsiko dira: Itzulpengintza zein komunikazioko gradua, lizentzia edo bestelako ikasketak edukitzea eta esperientzia itzultzaile kazetari elebidun gisara.

Inork interesa izanez gero, izena eman dezala lehenbailehen Nafarroako edo EAEko Enplegu zerbitzuetan.
 
Inma Errea
Euskara Zerbitzuko burua – Jefa del Servicio de Euskera
948420455  / 648700989 / 948420979  /  i.errea a bildua pamplona.es <mailto:i.errea a bildua pamplona.es> / euskarazerbitzua a bildua pamplona.es <mailto:euskarazerbitzua a bildua pamplona.es> “



-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20240805/0cb9c101/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago