[itzul] Iruņeko Udala itzultzaile bila

Ainhoa Hualde caballerotraduccion a bildua gmail.com
As, Abu 6, 09:18:14, CEST 2024


Inma Errearen izenean:

"Errata bat egin dut testuan. Hobespenetan, EDO bat falta da. Hau da
esamolde zuzena:
(…) esperientzia itzultzaile EDO kazetari elebidun gisara.”


Izan ongi!


inma errea
imerrea a bildua gmail.com

Hau idatzi du EIZIE Elkartea (eizie a bildua eizie.eus) erabiltzaileak (2024 abu.
5(a), al. (12:32)):

> Iruņeko Udalak itzultzaileak behar ditu komunikazioko edukiak euskaratzeko
> (sare sozialak, prentsa-oharrak, testuak ikus-entzunezkoetarako eta
> webgunerako.... Printzipioz lanpostu bat, eta, printzipioz, abendura
> bitarte aritzeko (hortik aitzina ere luza daitezke kontratuak).
>
> Kontratatzeko eskaera Lansare Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren bitartez
> bideratu da.
>
> Nafarroan zein EAEn izena emana dutenek (langabe gisa zein
> enplegu-hobekuntzarako) parte hartzen ahal dute (zerrenda LANSAREk bidaliko
> dio Iruņeko Udalari).
> Betekizunak: Lizentzia edo Gradua (postuak A mailakoak dira) eta C1 maila
> euskaraz.
>
> Hobetsiko dira: Itzulpengintza zein komunikazioko gradua, lizentzia edo
> bestelako ikasketak edukitzea eta esperientzia itzultzaile kazetari
> elebidun gisara.
>
> Inork interesa izanez gero, izena eman dezala lehenbailehen Nafarroako edo
> EAEko Enplegu zerbitzuetan.
>
> *Inma Errea*
> *Euskara Zerbitzuko burua – Jefa del Servicio de Euskera*
> *948420455  / 648700989 / 948420979  /  **i.errea a bildua pamplona.es*
> <i.errea a bildua pamplona.es>* / **euskarazerbitzua a bildua pamplona.es
> <euskarazerbitzua a bildua pamplona.es>** “*
>
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20240806/c5c9474b/attachment-0001.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago