[itzul] Testu elebidunetan hitzak nabarmentzea

REGINA LARRUZEA ARANSOLO REGINA.LARRUZEAARANSOLO a bildua osakidetza.eus
As, Urt 16, 09:45:56, CET 2024


Egun on.
Osakidetzan irizpide bat zehaztu behar dugu, eta, horretarako, beste administrazio eta arloetan nola jokatzen duzuen jakin nahiko genuke.
Gure erakundeko Euskara Planak ezartzen du euskarazko testua eta gaztelaniazkoa elkarren ondoan doazenean euskarazko testua letra lodiz nabarmendu behar dela. Kontua da batzuetan gaztelaniazko testuan hitz batzuk nabarmentzeko letra lodia erabiltzen dela.
Zer egiten duzue horrelakoetan euskarazko testuan ere hitz horiek nabarmentzeko? Azpimarratu? Letra larriak erabili? Beste zerbait?


[https://edukiak.osakidetza.net/pie_mail/FIRMA2.jpg]
[https://edukiak.osakidetza.net/pie_mail/FIRMA1.jpg]


-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20240116/c5defe7f/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago