[itzul] Testu elebidunetan hitzak nabarmentzea

Ales Bengoetxea Ales_Bengoetxea a bildua donostia.eus
Ost, Urt 17, 12:31:55, CET 2024


Eguerdi on:

Gure udalean, (oraindik) indarrean dauden jarraibideetan esaten da idatzi 
normalizatuetan (errotuluak, inprimakiak, kartelak...) tipografia berean 
letra lodia erabiliz nabarmendu ahal izango direla euskarazko testuak. 
Beraz, letra lodiaren baliabidea ez dago pentsatuta testu luzeetarako.
Zuen kasuan, bi irtenbide bururatzen zaizkit. Bata da letra mota 
desberdinak edo letra tamaina desberdinak erabiltzea hizkuntza 
bakoitzarentzat. Normalean euskarazko testua laburxeagoa izaten da, eta 
horrek aukera eman lezake euskararentzat aukeratutako letra mota puntu bat 
edo puntu erdi bat handiagoa izateko. Bigarren aukera da euskarazko testua 
letra lodiz eman eta nabarmendu beharreko hitzak lodiz eta puntu erdi bat 
handiago ematea.

Ez zait besterik gogoratzen.

Ondo izan. 



Ales Bengoetxea
Hizkuntza normalizatzailea

943483759
ales_bengoetxea a bildua donostia.eus - www.donostia.eus



Nork:   "itzul-bounces+ales_bengoetxea=donostia.eus a bildua postaria.com" 
<itzul-bounces+ales_bengoetxea=donostia.eus a bildua postaria.com>
Nori:   "itzul a bildua postaria.com" <itzul a bildua postaria.com>
Data:   16/01/2024 09:46
Gaia:   [itzul] Testu elebidunetan hitzak nabarmentzea



Egun on.
Osakidetzan irizpide bat zehaztu behar dugu, eta, horretarako, beste 
administrazio eta arloetan nola jokatzen duzuen jakin nahiko genuke.
Gure erakundeko Euskara Planak ezartzen du euskarazko testua eta 
gaztelaniazkoa elkarren ondoan doazenean euskarazko testua letra lodiz 
nabarmendu behar dela. Kontua da batzuetan gaztelaniazko testuan hitz 
batzuk nabarmentzeko letra lodia erabiltzen dela. 
Zer egiten duzue horrelakoetan euskarazko testuan ere hitz horiek 
nabarmentzeko? Azpimarratu? Letra larriak erabili? Beste zerbait?
 







-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20240117/cad6e999/attachment-0001.htm>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: ez dago erabilgarri
Mota: image/jpeg
Tamaina: 13701 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20240117/cad6e999/attachment-0002.jpe>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: ez dago erabilgarri
Mota: image/jpeg
Tamaina: 6393 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20240117/cad6e999/attachment-0003.jpe>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago