[itzul] Ainhoa Mendiluze Ormaetxeak irabazi du Minaberri itzulpen-beka

EIZIE Elkartea eizie a bildua eizie.eus
Al, Uzt 29, 14:07:25, CEST 2024


Hogeitabost gazte aurkeztu dira bekaren deialdira <https://eizie.eus/eu/argitalpenak/minaberri_beka>, eta, guztien lanak azterturik, epaimahaiak erabaki du Ainhoa Mendiluzeri <https://nordanor.eus/norda?id=1935&tmp=1722243179488> esleitzea beka, liburua osorik itzultzeko. Aiora Jaka <https://nordanor.eus/norda?id=225&tmp=1722243266473> itzultzailea izango du mentore, itzulpen-prozesuan laguntzeko. 

Epaimahaiaren iritziz, aurtengo itzulgaiak bazituen erronka batzuk. Laurie Halse Andersonek Estatu Batuetako nerabeen giroa eta kezkak islatzen ditu Speak <https://www.e-magin.se/paper/7fp3fpsg/paper/1#/paper/7fp3fpsg/1> lanean, eta itzultzaileak ederki asmatu du giro hori eta gazteen hizkera euskara aberats eta naturalean ematen, ingelesezko testuaren tonuari eutsiz eta euskararen adierazkortasuna egoki baliatuz. Manu Lopez Gasenik, Naroa Zubillaga Gomezek eta Aiora Jaka Irizarrek osatu dute epaimahaia.

EIZIE
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20240729/45ad7761/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago