[itzul] Euskarazko interpreteen egoerari buruzko diagnostikoa egiteko galdetegia

EIZIE Elkartea eizie a bildua eizie.eus
Ost, Eka 5, 13:25:15, CEST 2024


Gaur-gaurkoz, oso informazio gutxi daukagu euskaratik eta euskarara lan egiten duten interpreteei buruz. Horregatik, EIZIEn gai hori lantzen ari den lantaldeak euskarazko interpreteen diagnostikoa egitea erabaki du. Lehen aldia da horri buruzko informazio-bilketa sistematizatua egingo dena, eta horregatik, ezinbestekoa da ahalik eta interprete gehienen erantzunak jasotzea.

Galdetegia esteka  <https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSeSiFMtV0KW6Wog9DHIHJBRUhSIe021M_XR3Lzijwl2CB3WQA/viewform>honetan <https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSeSiFMtV0KW6Wog9DHIHJBRUhSIe021M_XR3Lzijwl2CB3WQA/viewform?usp=sharing> aurkituko duzue, eta uztailaren 1era arte egongo da zabalik. Ez da nahitaez EIZIEko bazkide izan behar galderei erantzuteko. Biziki eskertuko dizuegu galdetegia betetzeko denbora hartzea eta zuen inguruko itzultzaile-interpreteekin partekatzea.

Zabaldu lasai! Denon onurarako izango da.

Eskerrik asko guztioi aurretiaz!

Claudia Torralba Rubinos

(Interpreteen lantaldearen izenean)

-----
EIZIE
eizie a bildua eizie.eus
943 277 111



-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20240605/5f6c7066/attachment-0001.htm>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: PastedGraphic-2.tiff
Mota: image/tiff
Tamaina: 11294 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20240605/5f6c7066/attachment-0001.tiff>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago