[itzul] Euskarazko interpreteen egoerari buruzko diagnostikoa egiteko galdetegia
Eizie Eizie
eizie a bildua eizie.eus
Ast, Eka 20, 15:27:10, CEST 2024
Arratsalde on!
Interpreteentzako gogorarazpen batekin gatoz.
Inkesta betetzeko epea uztailaren 1ean amaituko da. Oraindik bete ez baduzue, asko eskertuko dizuegu tarte bat eskaintzen badiozue.
Galdetegia <https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSeSiFMtV0KW6Wog9DHIHJBRUhSIe021M_XR3Lzijwl2CB3WQA/viewform>.
Eskerrik asko, eta ondo izan!
EIZIE
> El 5 jun 2024, a las 13:25, EIZIE Elkartea <eizie a bildua eizie.eus> escribió:
>
> Gaur-gaurkoz, oso informazio gutxi daukagu euskaratik eta euskarara lan egiten duten interpreteei buruz. Horregatik, EIZIEn gai hori lantzen ari den lantaldeak euskarazko interpreteen diagnostikoa egitea erabaki du. Lehen aldia da horri buruzko informazio-bilketa sistematizatua egingo dena, eta horregatik, ezinbestekoa da ahalik eta interprete gehienen erantzunak jasotzea.
>
> Galdetegia esteka <https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSeSiFMtV0KW6Wog9DHIHJBRUhSIe021M_XR3Lzijwl2CB3WQA/viewform>honetan <https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSeSiFMtV0KW6Wog9DHIHJBRUhSIe021M_XR3Lzijwl2CB3WQA/viewform?usp=sharing> aurkituko duzue, eta uztailaren 1era arte egongo da zabalik. Ez da nahitaez EIZIEko bazkide izan behar galderei erantzuteko. Biziki eskertuko dizuegu galdetegia betetzeko denbora hartzea eta zuen inguruko itzultzaile-interpreteekin partekatzea.
>
> Zabaldu lasai! Denon onurarako izango da.
>
> Eskerrik asko guztioi aurretiaz!
>
> Claudia Torralba Rubinos
>
> (Interpreteen lantaldearen izenean)
>
> -----
> EIZIE
> eizie a bildua eizie.eus <mailto:eizie a bildua eizie.eus>
> 943 277 111
>
> <PastedGraphic-2.tiff>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20240620/f0331c18/attachment.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago