[itzul] Xuxen

Saroi Jauregi Aiestaran s.jauregi a bildua elhuyar.eus
Ast, Maiatza 9, 12:53:16, CEST 2024


Kaixo:

Zuen galderari erantzuteko eta laguntza emateko, Xuxenen zer bertsio
darabilzuen jakin beharko genuke lehenik. 2023ko abenduan argitaratu genuen
azken bertsioa (Kalean da Xuxen webgunearen bertsio berria
<https://www.elhuyar.eus/eu/prentsa-aretoa/kalean-da-xuxen-webgunearen-bertsio-berria>),
eta harekin ari zarete lanean?

Edozein kasutan, hura instalatzea gomendatuko genizueke. Arazorik izanez
gero, idatzi xuxen a bildua elhuyar.eus helbidera, eta saiatuko gara laguntzen.


Hau idatzi du Edurne Alegria (edurne.alegria a bildua ozone.net) erabiltzaileak
(2024 mai. 9(a), og. (10:49)):

> Kaixo,
>
> Bai, ni ere arazo berdinak izan ditut eta Elhuyarrera jo nuen.
>
> Arazoak omen dituzte Microsoftekin akordio batera iristeko.
>
> Beraz, itxaron egin beharko dugu horiek konpondu arte.
>
> Edurne
>
> -----------------
>
> Hizkuntza bat galdu egiten da
>
> nonbaiten bizitzeko beharrezkoa ez bada
>
>
>
> *Hemendik:* Itzuliz itzulpen zerbitzua [mailto:itzuliz a bildua outlook.com]
> *Bidaltze-data:* 2024(e)ko maiatzaren 9(a), osteguna 10:03
> *Hona:* Itzul <itzul a bildua postaria.com>
> *Gaia:* [itzul] Xuxen
>
>
>
> Kaixo.
>
> Norbaitek ba al daki zer gertatzen den Xuxenekin? Niri, behintzat...
>
> Batetik, orain arte hiztegian sartu ditudan elementu guztiak (izen
> berezia: pertsona / izen berezia: ez pertsona / izen arrunta...) berriro
> ere gorriz markatzen dizkit, denak!
>
> Bestetik, gorriz markatutako batzuei ematen dien irtenbideak ez du
> zentzurik. Adibidez: "Zangozerria (-a)" horretarako "ZangozArri" ematen dit
> (eta hau bezala asko).
>
> Norbaitek badu horren berri?
>
> Mila esker
>
> Joxemari
>
>
>


-- 
<https://www.elhuyar.eus/>

*Saroi Jauregi Aiestaran*

*Hizkuntza eta Teknologia*


Zelai Haundi 3 - Osinalde industrialdea

20170 Usurbil (Gipuzkoa)

Tel.: (+34) 943 36 30 40 | Luzp.: 216

s.jauregi a bildua elhuyar.eus |  <s.jauregi a bildua elhuyar.eus>*www.elhuyar.eus*
<https://www.elhuyar.eus/>

-- 


-- 
Mezu elektroniko honek INFORMAZIO KONFIDENTZIALA DU, ETA DEBEKATUTA DAGO 
INFORMAZIO HORI ZABALTZEA. Akats baten ondorioz jaso baduzu eta hartzailea 
zu ez bazara, mesedez, deitu 943363040 telefonora, eta ez zabaldu, gorde 
edo kopiatu mezu honen edukirik.
Zure datu pertsonalak, zeinak ager 
baitaitezke mezu elektroniko honetan edo atxikitako dokumentazioan, 
ELHUYARek tratatzen ditu, aldeen arteko harreman juridikoa kudeatzeko. Zure 
datuak tratatzearen kontra egin nahi baduzu, datuetara sartu nahi baduzu, 
haiek zuzendu edo ezabatu nahi badituzu, edo datuak babesteari buruzko 
araudi aplikagarrian jasotako eskubideak baliatu nahi badituzu, idatzi 
goian adierazitako helbidera edo helbide elektroniko honetara 
datuensegurtasuna a bildua elhuyar.eus <mailto:datuensegurtasuna a bildua elhuyar.eus>

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20240509/871daa1c/attachment-0001.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago