[itzul] The least racist country in Europe

Ugarte Arruebarrena, Aitor aitor.ugarte a bildua legebiltzarra.eus
Ast, Maiatza 9, 14:53:30, CEST 2024


‘Herrialde ez-arrazistena’... Ez dakit.

AitorU.

Hemendik: Aitor Salaberria [mailto:trslbrr a bildua gmail.com]
Bidaltze-data: 2024(e)ko maiatzaren 9(a), osteguna 14:37
Hona: itzul a bildua postaria.com
Gaia: Re: [itzul] The least racist country in Europe


"arrazismoa gutxien den herrialdea" izango litzateke, esanahia pixkat aldatu baidiot aurreko mezuan.

Aitor
El 09/05/2024 a las 13:36, Aitor Salaberria escribió:

Kaixo, Amaia:

"arrazismoa gutxiago den herrialdea" emango nuke. Bestela zuk aurreratu duzun ildotik: "arrazista gutxien den herrialdea". Azken hau arraroxeago egiten zait.

Izan ongi,

Aitor
El 09/05/2024 a las 12:05, Amaia Apalauza escribió:
Egun on:

Esango nuke noizbait atera dela kontu hau zerrenda honetan, baina ez dut deus aurkitu, eta barka, beraz.

The least racist country / El país menos racista emateko, zuzena litzateke euskaraz herrialde(rik) gutxien arrazista? 'Gutxi + izenondoa' posible da euskaraz, baina 'gutxien + izenondoa'?

Eskerrik asko,

Amaia

[https://s-install.avcdn.net/ipm/preview/icons/icon-envelope-tick-round-orange-animated-no-repeat-v1.gif]<https://www.avast.com/sig-email?utm_medium=email&utm_source=link&utm_campaign=sig-email&utm_content=webmail>

Virus-free.www.avast.com<https://www.avast.com/sig-email?utm_medium=email&utm_source=link&utm_campaign=sig-email&utm_content=webmail>


-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20240509/34a40f7b/attachment-0001.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago