[itzul] The least racist country in Europe

Amaia Apalauza amaia.apalauza a bildua gmail.com
Ast, Maiatza 9, 14:01:19, CEST 2024


Hemen zenbait argibide:

https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_ebe&view=bilaketa&Itemid=1161&task=bilaketa&lang=eu&id=737&highlight=gutxien

*gutxienik txarrena*

-*en* superlatiboaren marka baiezkoa izaten da; ez du forma ezezkorik.
Alegia, *katu politena*ren parean ez dugu *katu gutxien politena* eta
antzeko egiturarik ia. Halakoetan, *polit*en antonimora jotzen dugu
normalean: *katu itsusiena.*



Hala ere, literatura-tradizioan bada testigantza bat edo beste, bi moldetan
emana:

a) <*gutxiEN(IK)* IZENONDO-(a)>: (...) *gutien on* dena beti hautatzea
(Pouvreau). (...) ohoreari *gutienik egokia* *(Duvoisin).* *Gutxien
arriskutsu**, nahiz eta arriskutsua berau ere* *(X. Amuriza).*

b) <*gutxiEN(IK)* IZENONDO-*EN*-a>: Irisartar koblaria zauku azkenean
iduritu *gutienik ahulena* (Jean Etxepare). Euskaraz (...) forma hori
da *gutxienik
txarrena* iruditzen zaidana (Ibon Sarasola).



Azken urteotan, gehiago erabiltzen da zientziaren zenbait alorretan-eta:
*beroena*ren parean, adibidez, *gutxien(ik) beroa* eta antzekoez baliatu
beharra gertatzen da. Izan ere, *gutxien(ik) beroa* delako hori eta
*hotzena,* fisikari batentzat, adibidez, ez dira gauza bera.



Antzeko zerbait gertatzen da *-ago* atzizkiarekin ere: apenas du
testigantzarik tradizioan, salbuespen bakanen bat gorabehera: Ez da *gutiago
egia* (Hiriart-Urruti). Beste kideak ez zeuden *gutxiago jota* (X. Amuriza).



Eta barka neure buruari erantzuteagatik.

Amaia

Hau idatzi du Amaia Apalauza (amaia.apalauza a bildua gmail.com) erabiltzaileak
(2024 mai. 9(a), og. (12:05)):

> Egun on:
>
> Esango nuke noizbait atera dela kontu hau zerrenda honetan, baina ez dut
> deus aurkitu, eta barka, beraz.
>
> *The least racist country* / *El país menos racista *emateko, zuzena
> litzateke euskaraz *herrialde(rik) gutxien arrazista*? 'Gutxi +
> izenondoa' posible da euskaraz, baina 'gutxien + izenondoa'?
>
> Eskerrik asko,
>
> Amaia
>
>
> <https://www.avast.com/sig-email?utm_medium=email&utm_source=link&utm_campaign=sig-email&utm_content=webmail>
> Virus-free.www.avast.com
> <https://www.avast.com/sig-email?utm_medium=email&utm_source=link&utm_campaign=sig-email&utm_content=webmail>
> <#m_-6375047704669998857_DAB4FAD8-2DD7-40BB-A1B8-4E2AA1F9FDF2>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20240509/f32db163/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago