[itzul] The least racist country in Europe

ainara maya ainaramaya a bildua gmail.com
Or, Maiatza 10, 14:29:02, CEST 2024


zorionak, Amaia, eta animo, aurrera beti!

Hau idatzi du Amaia Apalauza (amaia.apalauza a bildua gmail.com) erabiltzaileak
(2024 mai. 10(a), or. (13:56)):

> Eskerrik asko erantzun duzuen guztioi.
>
> Amaia
>
>
> <https://www.avast.com/sig-email?utm_medium=email&utm_source=link&utm_campaign=sig-email&utm_content=webmail>
> Virus-free.www.avast.com
> <https://www.avast.com/sig-email?utm_medium=email&utm_source=link&utm_campaign=sig-email&utm_content=webmail>
> <#m_-1377723154569900799_DAB4FAD8-2DD7-40BB-A1B8-4E2AA1F9FDF2>
>
> Hau idatzi du Karmele Aurtenetxe (karmeleaurtenetxe a bildua gmail.com)
> erabiltzaileak (2024 mai. 9(a), og. (20:43)):
>
>>
>>
>> Karmele Aurtenetxe
>>
>> Legezko Abisua – Mezu elektroniko honetako eta berari erantsitako
>> fitxategietako informazioa isilpean eduki behar da edota jabetza
>> intelektualaren gaineko legeen eta beste legeen babespean dago. Mezuan
>> jarritako jasotzailea ez bazara, ezin duzu erabili, banatu, kopiatu ez
>> inprimatu, ez osorik ez zati bat: jakinarazi ahalik eta azkarren
>> bidaltzaileari, mesedez eta gero ezabatu erabat.
>> Aviso Legal – Este correo electrónico y los archivos adjuntos, en su
>> caso, contienen información confidencial y/o protegida legalmente por leyes
>> de propiedad intelectual o por otras leyes. Si usted no es la persona
>> destinataria designada, no debe, usar, distribuir, reproducir, imprimir o
>> copiar este mensaje: por favor, notifíquelo a la persona remitente y
>> proceda inmediatamente a su destrucción.
>> Disclaimer – This email and the attached files, where appropriate,
>> contain confidential information and/or information legally protected by
>> intellectual property laws or other laws. If you are not the designated
>> addressee, you may not use, distribute, print or copy this message: please
>> notify the sender as soon as possible and then delete it immediately.
>> Avis légal – Ce courrier électronique ainsi que les pièces jointes
>> contiennent des informations confidentielles et protégées légalement par la
>> loi sur la propriété intellectuelle et par d’autres lois. Si vous n’êtes
>> pas le destinataire désigné, vous ne devez ni utiliser, ni envoyer, ni
>> reproduire, ni imprimer, ni copier ce message: veuillez s’il vous plait
>> informer l’expéditeur et procéder immédiatement à la destruction du message.
>>
>>
>> Ibai Sarasua García <isarasuagarcia a bildua gmail.com> erabiltzaileak hau idatzi
>> du (2024 mai. 9(a), og. (14:13)):
>>
>>> Kaixo, Amaia:
>>>
>>> Fernandok esandakoen osagarri, honako hau zehazten du Euskararen
>>> Gramatikak:
>>>
>>> *32.10.1.4d* Goiko adibideetan ikusi den bezala, zenbatekorik handiena
>>>> *gehien* formak adierazten du (*huts gehien*), eta apalena, berriz,
>>>> *gutxien* formak, besteak beste (*huts gutxien*). Mailaren
>>>> adierazpenari dagokionez, ordea, bestela dira gauzak. Mailarik gorena
>>>> *-en* atzizkiak ematen du aditzera (*politena*), baina mailarik
>>>> apalena adierazten duen formarik ez du euskarak (‘gutxien polita’ gisakoak
>>>> adierazteko formarik, alegia)299. Konparaziozkoen pareko dira horretan
>>>> superlatiboak (§ 14.10.5.2
>>>> <https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_liburuak&ItemId=&task=gramatika&lang=eu&kodea=14100502>).
>>>> Adjektibo-adberbioen ‘gutxientasuna’ seinalatzeko, antonimoaren
>>>> ‘gehientasuna’ ematen da inoiz aditzera (*itsusiena* = ‘gutxien
>>>> polita’). Aukera hori ez da, ordea, beti egokia. Hala, esate baterako,
>>>> aberats handien artean aberastasun gutxien duena aipatzeko ez da egokia
>>>> ‘pobreena’ dela esatea. Bestelako perifrasi batzuk erabiltzen dira hori
>>>> adierazteko.
>>>
>>> *Testu zaharretan aurkitzen dira, hala ere, [gutxien/gutxienik +
>>> adjektiboa] egiturako adibide bakar batzuk: […] prenda orotarik ez da
>>> gutien beharrena (Goihetxe); Gutxien on dena beti hautatzea (Pouvreau);
>>> Populu eta jende guztiek, salbaienek eta gutxienik argituek, egia hori
>>> sinetsi izan dute (Lapeire). Zehaztasunaren izenean ere erabiltzen dira,
>>> inoiz, horrelakoak, zientzia gaietan batez ere: gutxienik beroa. Eta baita
>>> bestelako testuetan ere: Irtenbide gutxienik txarrena izan daiteke hori
>>> (Sarasola). Ikus, hala ere, § 14.10.5.2c.
>>> <https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_liburuak&ItemId=&task=gramatika&lang=eu&kodea=14100502&mark=sec14.10.5.2c>*
>>>
>>> *Konparaziozkoetan esan den bezala, modu mugatuan erabiltzekoak dira
>>> horrelakoak, zehaztasuna beste bide batetik nekez salba daitekeenean baizik
>>> ez, alegia.*
>>>
>>>
>>>
>>>
>>>
>>> *Ibai Sarasua Garcia*
>>> Itzultzailea
>>> ES/EU/EN/DE/FR > EU/ES
>>> Interpretea
>>> ES/EU > EU/ES
>>> isarasuagarcia a bildua gmail.com
>>> (+34) 697201229
>>>
>>>
>>>
>>> Hau idatzi du Fernando Rey (fernando.rey a bildua unavarra.es) erabiltzaileak
>>> (2024 mai. 9(a), og. (12:11)):
>>>
>>>> Aupa, Amaia.
>>>> Batzuetan izaten dugu konponbidea halakoetarako, baina uste dut
>>>> batzuetan ez dagoela beste erremediorik.
>>>>
>>>> Hau dio EBEak.
>>>>
>>>> Ea laguntzen dizun.
>>>>
>>>> Fernando Rey
>>>>
>>>>
>>>>
>>>> *gutxienik txarrena*
>>>>
>>>> -*en* superlatiboaren marka baiezkoa izaten da; ez du forma ezezkorik.
>>>> Alegia, *katu politena*ren parean ez dugu *katu gutxien politena* eta
>>>> antzeko egiturarik ia. Halakoetan, *polit*en antonimora jotzen dugu
>>>> normalean: *katu itsusiena.*
>>>>
>>>>
>>>>
>>>> Hala ere, literatura-tradizioan bada testigantza bat edo beste, bi
>>>> moldetan emana:
>>>>
>>>> a) <*gutxiEN(IK)* IZENONDO-(a)>: (...) *gutien on* dena beti hautatzea
>>>> (Pouvreau). (...) ohoreari *gutienik egokia* *(Duvoisin).* *Gutxien
>>>> arriskutsu**, nahiz eta arriskutsua berau ere* *(X. Amuriza).*
>>>>
>>>> b) <*gutxiEN(IK)* IZENONDO-*EN*-a>: Irisartar koblaria zauku azkenean
>>>> iduritu *gutienik ahulena* (Jean Etxepare). Euskaraz (...) forma hori
>>>> da *gutxienik txarrena* iruditzen zaidana (Ibon Sarasola).
>>>>
>>>>
>>>>
>>>> Azken urteotan, gehiago erabiltzen da zientziaren zenbait
>>>> alorretan-eta: *beroena*ren parean, adibidez, *gutxien(ik) beroa* eta
>>>> antzekoez baliatu beharra gertatzen da. Izan ere, *gutxien(ik) beroa*
>>>> delako hori eta *hotzena,* fisikari batentzat, adibidez, ez dira gauza
>>>> bera.
>>>>
>>>>
>>>>
>>>> Antzeko zerbait gertatzen da *-ago* atzizkiarekin ere: apenas du
>>>> testigantzarik tradizioan, salbuespen bakanen bat gorabehera: Ez da *gutiago
>>>> egia* (Hiriart-Urruti). Beste kideak ez zeuden *gutxiago jota* (X.
>>>> Amuriza).
>>>>
>>> El 09/05/2024 a las 12:05, Amaia Apalauza escribió:
>>>>
>>>> Egun on:
>>>>
>>>> Esango nuke noizbait atera dela kontu hau zerrenda honetan, baina ez
>>>> dut deus aurkitu, eta barka, beraz.
>>>>
>>>> *The least racist country* / *El país menos racista *emateko, zuzena
>>>> litzateke euskaraz *herrialde(rik) gutxien arrazista*? 'Gutxi +
>>>> izenondoa' posible da euskaraz, baina 'gutxien + izenondoa'?
>>>>
>>>> Eskerrik asko,
>>>>
>>>> Amaia
>>>>
>>>>
>>>> <https://urldefense.com/v3/__https://www.avast.com/sig-email?utm_medium=email&utm_source=link&utm_campaign=sig-email&utm_content=webmail__;!!D9dNQwwGXtA!SvH_Dkj3SeGJFdUzyeMkdNjzgnzV7LammedWgvsAnnte4OoAJTlfmGXwf3iEsrtxiZcIXe2ztYC9e_yYHogRIaNyn711gA$>
>>>> Virus-free.www.avast.com
>>>> <https://urldefense.com/v3/__https://www.avast.com/sig-email?utm_medium=email&utm_source=link&utm_campaign=sig-email&utm_content=webmail__;!!D9dNQwwGXtA!SvH_Dkj3SeGJFdUzyeMkdNjzgnzV7LammedWgvsAnnte4OoAJTlfmGXwf3iEsrtxiZcIXe2ztYC9e_yYHogRIaNyn711gA$>
>>>>
>>>>

-- 
*AINARA MAIA URROZ*

*Bidasoa portzelanak 6, 4. B*
*20303 Irun, Gipuzkoa*
*Basque Country*
*Tel.: 0034 655742924*




*Edonora noala ere, bihotz osoz noa. Gizon batek emakume bat maite
duelarik, dena egiten du beragatik; emakume batek gizon bat maite duelarik,
beti itxarongo du gizona emakumeak...*
*Dena eman behar zaio aske den maitasunari*

*"Xorino kantharia" olerkari ameslaria*
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20240510/c9e8e758/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago