[itzul] anaforen koherentziaz

Ugarte Arruebarrena, Aitor aitor.ugarte a bildua legebiltzarra.eus
Ast, Maiatza 23, 12:07:54, CEST 2024


Aupa, Oskar, aspaldiko:

Ez, ez duk koherentea, nire iritziz... Uste diat, hik aipatutako sistema hori aplikatuz, forma berretua (beroriek-edo) eskatzen duela esaldi horrek, erreferentea errepikatu egiten delako. Puntuazioa ere txukunduta, nik honela utziko nikek:

“Aurrerakin horiek, mugaeguneratzean, itzuli (egin) beharko dira, eta, edozelan ere, beroriek eskatu diren aurrekontu-ekitaldia amaitzean...”.

Baina, tira, zertaz ari garen argi badago, agian hobe duk hainbeste erreferente ez errepikatzea eta esaldi soilago bat idaztea:

“mugaeguneratzean, itzuli (egin) beharko dira (haiek?), eta, edozelan ere, eskatu diren aurrekontu-ekitaldia amaitzean...”.

Ondo segi.


Hemendik: oskar arana [mailto:oskar.arana a bildua gmail.com]
Bidaltze-data: 2024(e)ko maiatzaren 23(a), osteguna 09:17
Hona: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
Gaia: [itzul] anaforen koherentziaz

Testu batean, hau aurkitu dut:

"Ogasun Nagusiak diruzaintzaren aurrerakinak eskatu ahal izango dizkie foru-aldundiei (...). Aurrerakin horiek mugaeguneratzean itzuli beharko dira, eta, edozelan ere, haiek eskatu diren aurrekontu-ekitaldia amaitzean."

Hor, erreferente bera, bi eratara berreskuratu da esaldi berean: "aurrerakin horiek" eta "haiek". Eta esango nuke estandarrerako proposatzen den sistema aplikatuz gertatzen dela hori, oker ez banago. Baina koherentea da?

Oskar.


-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20240523/6bf0b146/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago