[itzul] anaforen koherentziaz

oskar arana oskar.arana a bildua gmail.com
Ost, Maiatza 29, 11:29:54, CEST 2024


Agian, beste adibide hau argiagoa dateke, eta proposatzen dudan hau
koherenteagoa estandarrerako proposamenari dagokionez:

"Herri Dirubideen Euskal Kontseiluak nahitaezko txostena egingo du *akordio
horiek* formalizatu aurretik, eta *akordio horien/ 0 horien / 0 haien / 0
euren / 0 beren *berri emango dio Eusko Legebiltzarreko Ekonomia, Ogasun
eta Aurrekontu Batzordeari"

akordio hau....bera
akordio hori....bera
akordio hura....bera


Nik soluzio hori hobesten dut. ...*akordio horiek......beren*

Zalantza dut ea *akordio horiek ....euren *guztiz parekoa den....alegia, *beren
*ez baita bihurkaria, kasu horretan. Euren-ek badu balio bihurkariaz
besteko baliorik, hor?







El jue., 23 may. 2024 22:56, Iñaki Lopez de Luzuriaga <
inaki.luzuriaga a bildua gmail.com> escribió:

> Fernandoren eredu honen oso alde. Goraintzi denoi
>
> Iñaki Lopez de Luzuriaga
>
>
> Hau idatzi du Manu López (josemanuel.lopez a bildua ehu.eus) erabiltzaileak (2024
> mai. 23(a), og. (12:11)):
>
>> Erabat ados, ni, Fernandoren ikuspegiarekin.
>> Ondo izan!
>>
>>
>> El 23 may 2024, a las 11:49, Fernando Rey <fernando.rey a bildua unavarra.es>
>> escribió:
>>
>> 
>>
>> Nire ustez ongi dago. Hori iruditzen zait sistema ohikoena anaforetan
>> erakusleaz baliatzen garenean:
>>
>> - aipatutakoa, "hura, haiek", erakuslea izenik gabe doanean.
>>
>> - aipatutakoa, "hori, horiek", erakuslea izenarekin batera doanean.
>>
>>
>> Unibertsitateko irakasle batzuk etorriko dira jardunaldira, eta *haiek *azalduko
>> digute zein den liburuaren edukia.
>>
>> Unibertsitateko irakasle batzuk etorriko dira jardunaldira, eta *irakasle
>> horiek* azalduko digute zein den liburuaren edukia.
>>
>>
>> Museoko bisitan neska bat ezagutu dut, eta, handik aterata, *harekin *joan
>> naiz kafe bat hartzera.
>>
>> Museoko bisitan neska bat ezagutu dut, eta, handik aterata, *neska
>> horrekin* joan naiz kafe bat hartzera.
>>
>>
>> Segur aski tradizio desbedinak daude, baina hori da nire eskema.
>>
>> Fernando Rey
>>
>>
>>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20240529/b41c45c6/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago