[itzul] Trados

Miren Agurtzane Mallona Legarreta agurtzane.mallona a bildua deusto.es
Al, Maiatza 27, 23:21:33, CEST 2024


Kaixo!

Guri askotan agertu zaigu errore hori. Proiektu batean sartu aurretik
ematen dizu, programa zabaltzearekin batera? Guri gertatu zaigunean,
dokumentu bat kargatu nahi izan dugunena izan da. Zer egiten dugun esango
dizut: proiektuan sartu eta konfiguraziotik itzulpen memoriak kendu.
Ondoren, dokumentua, izena aldatuta, kargatu. Atzamarrak gurutzatu eta
kargatzen bada, joan berriro konfiguraziora eta kargatu itzulpen memoriak.
Ea horrela ondo doakizun. Guk Tradosen bertsio berriagoa dugu, baina uste
dugu berdintsu funtzionatuko duela zaharragoetan ere. Zorte on eta esango
diguzu errorea desagertzen zaizun.

Agur bero bat.

Agurtzane

neritzel etxeberria , ItzuL-en bidez <itzul a bildua postaria.com> igorleak hau
idatzi zuen (2024 mai. 27(a), al., 22:16):

> Kaixo itzulkideok:
>
> Trados erabili ezinda nago bapatean.
> Irekitzen hasten naizenean errorearen abisu hau agertzen zait: "Error.
> Referencia a objeto no establecida como instancia de un objeto". Eta abisua
> onartu edo ixten badut (ez da beste aukerarik) aplikazioa itxi egiten da
> beste ezer barik.
> Inoiz gertatu zaizue halakorik? Edo ezagutzen duzue Trados (Studio 2017
> bertsioa dut) konpontzen abila den profesionalen bat?
>
> Ondo izan,
> Neritzel
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20240527/340ad60f/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago