[itzul] Trados

neritzel etxeberria neritzel.etxeberria a bildua yahoo.es
Al, Maiatza 27, 23:33:12, CEST 2024


 Eskerrik asko Agurtzane eta Veronica. Proiektu batean sartu aurretik agertu zitzaidan lehen aldiz, zuk esan bezala, baina orain aplikazioa zabaldu orduko agertzen zait aipatu errorea, eta ez dut zuk diozuna egiteko aukerarik, aukeran dudan botoi bakarra (mezua "onartu" edo abisuaren leihoa itxi) sakatzen dudanean aplikazioa berehala ixten delako, nik beste ezer egin gabe.
Neritzel
    En lunes, 27 de mayo de 2024, 23:21:48 CEST, Miren Agurtzane Mallona Legarreta , ItzuL-en bidez <itzul a bildua postaria.com> escribió:  
 
 Kaixo!
Guri askotan agertu zaigu errore hori. Proiektu batean sartu aurretik ematen dizu, programa zabaltzearekin batera? Guri gertatu zaigunean, dokumentu bat kargatu nahi izan dugunena izan da. Zer egiten dugun esango dizut: proiektuan sartu eta konfiguraziotik itzulpen memoriak kendu. Ondoren, dokumentua, izena aldatuta, kargatu. Atzamarrak gurutzatu eta kargatzen bada, joan berriro konfiguraziora eta kargatu itzulpen memoriak. Ea horrela ondo doakizun. Guk Tradosen bertsio berriagoa dugu, baina uste dugu berdintsu funtzionatuko duela zaharragoetan ere. Zorte on eta esango diguzu errorea desagertzen zaizun.
Agur bero bat.
Agurtzane 
neritzel etxeberria , ItzuL-en bidez <itzul a bildua postaria.com> igorleak hau idatzi zuen (2024 mai. 27(a), al., 22:16):

Kaixo itzulkideok:
Trados erabili ezinda nago bapatean. Irekitzen hasten naizenean errorearen abisu hau agertzen zait: "Error. Referencia a objeto no establecida como instancia de un objeto". Eta abisua onartu edo ixten badut (ez da beste aukerarik) aplikazioa itxi egiten da beste ezer barik.Inoiz gertatu zaizue halakorik? Edo ezagutzen duzue Trados (Studio 2017 bertsioa dut) konpontzen abila den profesionalen bat?
Ondo izan,Neritzel

  
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20240527/58aeb821/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago