[itzul] Trados
Edurne Sagastume
edur.sagas a bildua gmail.com
As, Maiatza 28, 08:33:04, CEST 2024
Egun on!
Agian bertsioa eguneratuta konpon dezakezue: AYUDAn COMPROBAR SI HAY
ACTUALIZACIONES.
Edurne
El lun, 27 may 2024 a las 23:57, Miren Agurtzane Mallona Legarreta ,
ItzuL-en bidez (<itzul a bildua postaria.com>) escribió:
> Neritzel, zer esan nahi duzu, Trados zabaldu eta segidan agertzen zaizula
> errorea? Agian zure bertsioa zaharragoa denez, irtenbidea ere bestelakoa
> izango da. Aukera bat da Tradosen foroetatik begiratzea, ea zure bertsioa
> duenen batek zerbait esan duen.
>
> Ez zait beste ezer bururatzen. Bestela, mantentze lanetako langileak oso
> finak dira. Baina horretarako harppidetza eta ordainketa eskatzen dute.
>
> Agurtzane
>
> neritzel etxeberria , ItzuL-en bidez <itzul a bildua postaria.com> igorleak hau
> idatzi zuen (2024 mai. 27(a), al., 23:33):
>
>> Eskerrik asko Agurtzane eta Veronica. Proiektu batean sartu aurretik
>> agertu zitzaidan lehen aldiz, zuk esan bezala, baina orain aplikazioa
>> zabaldu orduko agertzen zait aipatu errorea, eta ez dut zuk diozuna egiteko
>> aukerarik, aukeran dudan botoi bakarra (mezua "onartu" edo abisuaren leihoa
>> itxi) sakatzen dudanean aplikazioa berehala ixten delako, nik beste ezer
>> egin gabe.
>>
>> Neritzel
>>
>> En lunes, 27 de mayo de 2024, 23:21:48 CEST, Miren Agurtzane Mallona
>> Legarreta , ItzuL-en bidez <itzul a bildua postaria.com> escribió:
>>
>>
>> Kaixo!
>>
>> Guri askotan agertu zaigu errore hori. Proiektu batean sartu aurretik
>> ematen dizu, programa zabaltzearekin batera? Guri gertatu zaigunean,
>> dokumentu bat kargatu nahi izan dugunena izan da. Zer egiten dugun esango
>> dizut: proiektuan sartu eta konfiguraziotik itzulpen memoriak kendu.
>> Ondoren, dokumentua, izena aldatuta, kargatu. Atzamarrak gurutzatu eta
>> kargatzen bada, joan berriro konfiguraziora eta kargatu itzulpen memoriak.
>> Ea horrela ondo doakizun. Guk Tradosen bertsio berriagoa dugu, baina uste
>> dugu berdintsu funtzionatuko duela zaharragoetan ere. Zorte on eta esango
>> diguzu errorea desagertzen zaizun.
>>
>> Agur bero bat.
>>
>> Agurtzane
>>
>> neritzel etxeberria , ItzuL-en bidez <itzul a bildua postaria.com> igorleak hau
>> idatzi zuen (2024 mai. 27(a), al., 22:16):
>>
>> Kaixo itzulkideok:
>>
>> Trados erabili ezinda nago bapatean.
>> Irekitzen hasten naizenean errorearen abisu hau agertzen zait: "Error.
>> Referencia a objeto no establecida como instancia de un objeto". Eta abisua
>> onartu edo ixten badut (ez da beste aukerarik) aplikazioa itxi egiten da
>> beste ezer barik.
>> Inoiz gertatu zaizue halakorik? Edo ezagutzen duzue Trados (Studio 2017
>> bertsioa dut) konpontzen abila den profesionalen bat?
>>
>> Ondo izan,
>> Neritzel
>>
>>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20240528/0b2da9a7/attachment.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago