[itzul] Trados
Miren Agurtzane Mallona Legarreta
agurtzane.mallona a bildua deusto.es
Al, Maiatza 27, 23:56:54, CEST 2024
Neritzel, zer esan nahi duzu, Trados zabaldu eta segidan agertzen zaizula
errorea? Agian zure bertsioa zaharragoa denez, irtenbidea ere bestelakoa
izango da. Aukera bat da Tradosen foroetatik begiratzea, ea zure bertsioa
duenen batek zerbait esan duen.
Ez zait beste ezer bururatzen. Bestela, mantentze lanetako langileak oso
finak dira. Baina horretarako harppidetza eta ordainketa eskatzen dute.
Agurtzane
neritzel etxeberria , ItzuL-en bidez <itzul a bildua postaria.com> igorleak hau
idatzi zuen (2024 mai. 27(a), al., 23:33):
> Eskerrik asko Agurtzane eta Veronica. Proiektu batean sartu aurretik
> agertu zitzaidan lehen aldiz, zuk esan bezala, baina orain aplikazioa
> zabaldu orduko agertzen zait aipatu errorea, eta ez dut zuk diozuna egiteko
> aukerarik, aukeran dudan botoi bakarra (mezua "onartu" edo abisuaren leihoa
> itxi) sakatzen dudanean aplikazioa berehala ixten delako, nik beste ezer
> egin gabe.
>
> Neritzel
>
> En lunes, 27 de mayo de 2024, 23:21:48 CEST, Miren Agurtzane Mallona
> Legarreta , ItzuL-en bidez <itzul a bildua postaria.com> escribió:
>
>
> Kaixo!
>
> Guri askotan agertu zaigu errore hori. Proiektu batean sartu aurretik
> ematen dizu, programa zabaltzearekin batera? Guri gertatu zaigunean,
> dokumentu bat kargatu nahi izan dugunena izan da. Zer egiten dugun esango
> dizut: proiektuan sartu eta konfiguraziotik itzulpen memoriak kendu.
> Ondoren, dokumentua, izena aldatuta, kargatu. Atzamarrak gurutzatu eta
> kargatzen bada, joan berriro konfiguraziora eta kargatu itzulpen memoriak.
> Ea horrela ondo doakizun. Guk Tradosen bertsio berriagoa dugu, baina uste
> dugu berdintsu funtzionatuko duela zaharragoetan ere. Zorte on eta esango
> diguzu errorea desagertzen zaizun.
>
> Agur bero bat.
>
> Agurtzane
>
> neritzel etxeberria , ItzuL-en bidez <itzul a bildua postaria.com> igorleak hau
> idatzi zuen (2024 mai. 27(a), al., 22:16):
>
> Kaixo itzulkideok:
>
> Trados erabili ezinda nago bapatean.
> Irekitzen hasten naizenean errorearen abisu hau agertzen zait: "Error.
> Referencia a objeto no establecida como instancia de un objeto". Eta abisua
> onartu edo ixten badut (ez da beste aukerarik) aplikazioa itxi egiten da
> beste ezer barik.
> Inoiz gertatu zaizue halakorik? Edo ezagutzen duzue Trados (Studio 2017
> bertsioa dut) konpontzen abila den profesionalen bat?
>
> Ondo izan,
> Neritzel
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20240527/0d98b995/attachment-0001.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago