[itzul] Más piel con piel y menos máquinas
Bitor Abarzuza
bittorbe a bildua gmail.com
As, Maiatza 28, 17:58:07, CEST 2024
Kaixo, arratsalde on:
Ospitalean ezarri nahi diote gendeari aginduak jasotzeko eta emateko gailu
bat gainean eramatekoa; delako "busca" hura bezalako antzeko gailua izanen
litzateke, zeinen bitartez langile bakoitzak aginduak edo jarraibideak
horren bidez momentuan jasoko lituzke bere gailuan, momentuan zuzen
zuzenean edo aurrez aurre esan ordez. Adibidez, Larrialdietan medikuak,
boxetik zeladoreen guneraraino joan beharrean ohatila bat eskatzera;
boxetik aulkitik mugitu gabe bidaliko lizkioke "ohatila bat 23. boxera".
Gailuak gainera txistua sortzen du itzali arte OK emanez. Esan behar da,
boxetik zeladoreen guneraino 2/10 metro baino ez direla, eta, gainera,
kontaktuan egoteko aukerak solasak edo argipenak sortzea ahalbidetzen du.
Hainbat langileren ustez tratu gizatiarragoa izaten da.
Hori dela eta, itzuli nahi dute hori:
Larrua larru gehiagorekin eta gailu gutxiago. Ez Lan harremanak
ROBOTIZAZIOARI!
Larrua larruari atxikiagoa eta gailu gutxiago. Lan harremanak
ROBOTIZAZIOARI EZ!
Bitor Abarzuza
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20240528/015db62c/attachment.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago