[itzul] "Desarrollar una labor"
Gotzon Egia
gotzonegia a bildua gmail.com
Lar, Ira 21, 17:46:09, CEST 2024
Bergarako adiskide bati aspaldi entzun nion esaten *garatu* tipulak egiten
direla, eta, analogiaz, ekonomia eta abar; bilera bat, behintzat, ez.
Batzuek, ordea, badirudi *egin* aditzari lotsa hartu diotela, eta hor
dabiltza borrokan *garatu*, *burutu*, *gauzatu* eta abarrekin.
Hau idatzi du Xabier Aristegieta (allurritza a bildua gmail.com) erabiltzaileak
(2024 ira. 20(a), or. (18:32)):
> Ohartxo bat.
>
> "Desarrollar una labor, actuaciones, actividades, funciones..." eta abar,
> askotan aurkitu izan ditut "garatu" aditza erabiliz euskaratuak. Oraintxe
> bertan begien aurrean daukadan testu batean, adibidez. Eta ez dakit neuk
> ere ez ote dudan iraganean erabili.
>
> Kontua da desegokia iruditzen zaidala euskaraz "garatu" erabiltzea kasuko
> esanahia besterik gabe denean "egin", "aurrera eraman". Euskaltzaindiaren
> Hiztegiak ez dio halako adierarik ematen "garatu"ri:
>
> [image: image.png]
>
> DRAEk "desarrollar"i ematen dion lehen adierarako eta ez bestetarako
> utziko nuke "garatu". Hots, honetarako:
>
> [image: image.png]
>
> Eta ez "desarrollar"en hirugarren adierarako:
>
> [image: image.png]
>
> Tira, besterik gabe horri buruzko oharmena piztu eta, bidenabar, zuen
> iritzia ere zein den jakin nahi nuke.
>
> Ondo izan.
>
> Xabier Aristegieta
>
--
Gotzon Egia
gotzonegia a bildua gmail.com
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20240921/9b4ae510/attachment-0001.htm>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image.png
Mota: image/png
Tamaina: 46186 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20240921/9b4ae510/attachment-0003.png>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image.png
Mota: image/png
Tamaina: 102635 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20240921/9b4ae510/attachment-0004.png>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image.png
Mota: image/png
Tamaina: 12603 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20240921/9b4ae510/attachment-0005.png>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago