[itzul] "Desarrollar una labor"

Jesus Zabaleta josuzabaleta a bildua gmail.com
Lar, Ira 21, 20:31:26, CEST 2024


  Garatu "gara" haztea izango da, nik uste. Orain dela 70 urte gure
baratzean kontuz ibiltzen ginen barazki batzuk (porruak eta abar) garatu ez
zitezen, beste batzuk noiz garatuko zain egoten ginen, helduta zeuden
seinale baitzen, beste gara batzuk bildu egiten genituen, ganaduari jaten
emateko (artagarak eta abar). Nekazaritzatik hartutako beste termino
batzuez ere zer pentsatua badago: jorratu (artajorrak eta abar eta abar)...

El sáb., 21 sept. 2024 18:11, Gotzon Egia <gotzonegia a bildua gmail.com> escribió:

> Bergarako adiskide bati aspaldi entzun nion esaten *garatu* tipulak
> egiten direla, eta, analogiaz, ekonomia eta abar; bilera bat, behintzat, ez.
>
> Batzuek, ordea, badirudi *egin* aditzari lotsa hartu diotela, eta hor
> dabiltza borrokan *garatu*, *burutu*, *gauzatu* eta abarrekin.
>
> Hau idatzi du Xabier Aristegieta (allurritza a bildua gmail.com) erabiltzaileak
> (2024 ira. 20(a), or. (18:32)):
>
>> Ohartxo bat.
>>
>> "Desarrollar una labor, actuaciones, actividades, funciones..." eta abar,
>> askotan aurkitu izan ditut "garatu" aditza erabiliz euskaratuak. Oraintxe
>> bertan begien aurrean daukadan testu batean, adibidez. Eta ez dakit neuk
>> ere ez ote dudan iraganean erabili.
>>
>> Kontua da desegokia iruditzen zaidala euskaraz "garatu" erabiltzea kasuko
>> esanahia besterik gabe denean "egin", "aurrera eraman". Euskaltzaindiaren
>> Hiztegiak ez dio halako adierarik ematen "garatu"ri:
>>
>> [image: image.png]
>>
>>  DRAEk "desarrollar"i ematen dion lehen adierarako eta ez bestetarako
>> utziko nuke "garatu". Hots,  honetarako:
>>
>> [image: image.png]
>>
>> Eta ez "desarrollar"en hirugarren adierarako:
>>
>> [image: image.png]
>>
>> Tira, besterik gabe horri buruzko oharmena piztu eta, bidenabar, zuen
>> iritzia ere zein den jakin nahi nuke.
>>
>> Ondo izan.
>>
>> Xabier Aristegieta
>>
>
>
> --
> Gotzon Egia
> gotzonegia a bildua gmail.com
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20240921/31d96fcc/attachment-0001.htm>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image.png
Mota: image/png
Tamaina: 46186 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20240921/31d96fcc/attachment-0003.png>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image.png
Mota: image/png
Tamaina: 102635 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20240921/31d96fcc/attachment-0004.png>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image.png
Mota: image/png
Tamaina: 12603 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20240921/31d96fcc/attachment-0005.png>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago