[itzul] "Desarrollar una labor"
Jesus Zabaleta
josuzabaleta a bildua gmail.com
Lar, Ira 21, 21:06:29, CEST 2024
Barkatu. Aurreko mezuei atxikiak irakurri gabe neuzkan.
El sáb., 21 sept. 2024 20:31, Jesus Zabaleta <josuzabaleta a bildua gmail.com>
escribió:
> Garatu "gara" haztea izango da, nik uste. Orain dela 70 urte gure
> baratzean kontuz ibiltzen ginen barazki batzuk (porruak eta abar) garatu ez
> zitezen, beste batzuk noiz garatuko zain egoten ginen, helduta zeuden
> seinale baitzen, beste gara batzuk bildu egiten genituen, ganaduari jaten
> emateko (artagarak eta abar). Nekazaritzatik hartutako beste termino
> batzuez ere zer pentsatua badago: jorratu (artajorrak eta abar eta abar)...
>
> El sáb., 21 sept. 2024 18:11, Gotzon Egia <gotzonegia a bildua gmail.com> escribió:
>
>> Bergarako adiskide bati aspaldi entzun nion esaten *garatu* tipulak
>> egiten direla, eta, analogiaz, ekonomia eta abar; bilera bat, behintzat, ez.
>>
>> Batzuek, ordea, badirudi *egin* aditzari lotsa hartu diotela, eta hor
>> dabiltza borrokan *garatu*, *burutu*, *gauzatu* eta abarrekin.
>>
>> Hau idatzi du Xabier Aristegieta (allurritza a bildua gmail.com) erabiltzaileak
>> (2024 ira. 20(a), or. (18:32)):
>>
>>> Ohartxo bat.
>>>
>>> "Desarrollar una labor, actuaciones, actividades, funciones..." eta
>>> abar, askotan aurkitu izan ditut "garatu" aditza erabiliz euskaratuak.
>>> Oraintxe bertan begien aurrean daukadan testu batean, adibidez. Eta ez
>>> dakit neuk ere ez ote dudan iraganean erabili.
>>>
>>> Kontua da desegokia iruditzen zaidala euskaraz "garatu" erabiltzea
>>> kasuko esanahia besterik gabe denean "egin", "aurrera eraman".
>>> Euskaltzaindiaren Hiztegiak ez dio halako adierarik ematen "garatu"ri:
>>>
>>> [image: image.png]
>>>
>>> DRAEk "desarrollar"i ematen dion lehen adierarako eta ez bestetarako
>>> utziko nuke "garatu". Hots, honetarako:
>>>
>>> [image: image.png]
>>>
>>> Eta ez "desarrollar"en hirugarren adierarako:
>>>
>>> [image: image.png]
>>>
>>> Tira, besterik gabe horri buruzko oharmena piztu eta, bidenabar, zuen
>>> iritzia ere zein den jakin nahi nuke.
>>>
>>> Ondo izan.
>>>
>>> Xabier Aristegieta
>>>
>>
>>
>> --
>> Gotzon Egia
>> gotzonegia a bildua gmail.com
>>
>>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20240921/5cfeaca2/attachment-0001.htm>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image.png
Mota: image/png
Tamaina: 46186 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20240921/5cfeaca2/attachment-0003.png>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image.png
Mota: image/png
Tamaina: 102635 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20240921/5cfeaca2/attachment-0004.png>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image.png
Mota: image/png
Tamaina: 12603 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20240921/5cfeaca2/attachment-0005.png>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago