[itzul] A CERTAIN NUMBER OF TIMES

Xabier Aristegieta allurritza a bildua gmail.com
Ast, Ira 26, 12:33:40, CEST 2024


Interesgarria.

Lehenik eta behin: jokabide orokor gisa, kontsultak egitean saia zaitez,
arren, esaldi OSOAK eskaintzen, ez sintagma solteak.

Zer esanik ez, euskaraz naturalena "zenbait aldiz" da. Baina badirudi, eta
pentsatzekoa da, kasurik gehienetan itzulkizun horrek enfasi berezia egiten
duela aldi-kopuruak kopuru zehatz bat izan behar izate horretan. Demagun,
adibidez, horrelako zerbait: "during the war, the Resistance members had to
ring the bell a certain number of times in order to be granted access".

Kasu horretan, baitezpadakoa iruditzen zait "aldi-kopuru zehatz batez".

Euskaltzaindiaren Hiztegian "bider" begiratuta, oso xelebrea iruditu zait
Euskaltzaindia ez bide dela ausartu zehaztera ea  "bider" hitza formalki
substantiboa den, ala adberbioa den, ala zer den. Euskaltzaindiaren
arabera, *bider* , besterik gabe, "hitza" da (hara!!!), beste xehetasunik
gabe:

[image: image.png]

 Eta, noski, zertzelada hori jakin beharra daukagu izen modura erabiliz
"bider-kopuru" proposa dezakegun ala ez dezakegun argi edukitzeko.

Xabier Aristegieta

Hau idatzi du Itzuliz Itzulpen Zerbitzua (itzuliz a bildua outlook.com)
erabiltzaileak (2024 ira. 26(a), og. (11:34)):

> Kaixo.
>
> Nola emango zenukete hori euskaraz?
>
> Mila esker, aurrez
>
> Joxemari
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20240926/037595dc/attachment-0001.htm>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image.png
Mota: image/png
Tamaina: 74628 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20240926/037595dc/attachment-0001.png>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago