[itzul] A CERTAIN NUMBER OF TIMES
Joxemari Nuñez Etxeberria
itzuliz a bildua gmail.com
Ast, Ira 26, 15:42:05, CEST 2024
Ba, izenburua baino ez daukat
El jue., 26 sept. 2024 14:56, Xabier Aristegieta <allurritza a bildua gmail.com>
escribió:
> Interesgarria.
>
> Lehenik eta behin: jokabide orokor gisa, kontsultak egitean saia zaitez,
> arren, esaldi OSOAK eskaintzen, ez sintagma solteak.
>
> Zer esanik ez, euskaraz naturalena "zenbait aldiz" da. Baina badirudi, eta
> pentsatzekoa da, kasurik gehienetan itzulkizun horrek enfasi berezia egiten
> duela aldi-kopuruak kopuru zehatz bat izan behar izate horretan. Demagun,
> adibidez, horrelako zerbait: "during the war, the Resistance members had to
> ring the bell a certain number of times in order to be granted access".
>
> Kasu horretan, baitezpadakoa iruditzen zait "aldi-kopuru zehatz batez".
>
> Euskaltzaindiaren Hiztegian "bider" begiratuta, oso xelebrea iruditu zait
> Euskaltzaindia ez bide dela ausartu zehaztera ea "bider" hitza formalki
> substantiboa den, ala adberbioa den, ala zer den. Euskaltzaindiaren
> arabera, *bider* , besterik gabe, "hitza" da (hara!!!), beste xehetasunik
> gabe:
>
> [image: image.png]
>
> Eta, noski, zertzelada hori jakin beharra daukagu izen modura erabiliz
> "bider-kopuru" proposa dezakegun ala ez dezakegun argi edukitzeko.
>
> Xabier Aristegieta
>
> Hau idatzi du Itzuliz Itzulpen Zerbitzua (itzuliz a bildua outlook.com)
> erabiltzaileak (2024 ira. 26(a), og. (11:34)):
>
>> Kaixo.
>>
>> Nola emango zenukete hori euskaraz?
>>
>> Mila esker, aurrez
>>
>> Joxemari
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20240926/6492040c/attachment-0001.htm>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image.png
Mota: image/png
Tamaina: 74628 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20240926/6492040c/attachment-0001.png>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago