[itzul] A CERTAIN NUMBER OF TIMES

Irizar Apaolaza, Ander (Euskarabidea) ander.irizar.apaolaza a bildua navarra.es
Or, Ira 27, 09:26:31, CEST 2024


Filmaren trailerrean ikus daiteke zeri egiten dion erreferentzia. Minutu bat besterik ez du irauten trailerrak.

https://filmfreeway.com/Acertainnumberoftimes#ff_javascript

Ander

De: Joxemari Nuñez Etxeberria <itzuliz a bildua gmail.com>
Enviado el: jueves, 26 de septiembre de 2024 19:19
Para: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
Asunto: Re: [itzul] A CERTAIN NUMBER OF TIMES

> Lehenik eta behin: jokabide orokor gisa, kontsultak egitean saia zaitez, arren, esaldi OSOAK eskaintzen, ez sintagma solteak.

Bai, hori nire akatsa da. Askotan, zalantza sortzen didan hori bakarrik bidaltzen dut, eta egia da zail gerta daitekeela, batzuetan, erantzutea.

Bezeroari galdetu eta "film labur" baten izenburua dela esan dit (besterik gabe).

Mila esker
Joxemari



El jue, 26 sept 2024 a la(s) 3:53 p.m., Xabier Aristegieta (allurritza a bildua gmail.com<mailto:allurritza a bildua gmail.com>) escribió:
Baina zer da? Obra baten titulua?

Joxemari Nuñez Etxeberria <itzuliz a bildua gmail.com<mailto:itzuliz a bildua gmail.com>> erabiltzaileak hau idatzi du (2024 ira. 26(a), og. (15:50)):

Ba, bere horretan, Xabier

El jue., 26 sept. 2024 15:48, Xabier Aristegieta <allurritza a bildua gmail.com<mailto:allurritza a bildua gmail.com>> escribió:
Nola liteke?

Joxemari Nuñez Etxeberria <itzuliz a bildua gmail.com<mailto:itzuliz a bildua gmail.com>> erabiltzaileak hau idatzi du (2024 ira. 26(a), og. (15:42)):

Ba, izenburua baino ez daukat

El jue., 26 sept. 2024 14:56, Xabier Aristegieta <allurritza a bildua gmail.com<mailto:allurritza a bildua gmail.com>> escribió:
Interesgarria.

Lehenik eta behin: jokabide orokor gisa, kontsultak egitean saia zaitez, arren, esaldi OSOAK eskaintzen, ez sintagma solteak.

Zer esanik ez, euskaraz naturalena "zenbait aldiz" da. Baina badirudi, eta pentsatzekoa da, kasurik gehienetan itzulkizun horrek enfasi berezia egiten duela aldi-kopuruak kopuru zehatz bat izan behar izate horretan. Demagun, adibidez, horrelako zerbait: "during the war, the Resistance members had to ring the bell a certain number of times in order to be granted access".

Kasu horretan, baitezpadakoa iruditzen zait "aldi-kopuru zehatz batez".

Euskaltzaindiaren Hiztegian "bider" begiratuta, oso xelebrea iruditu zait Euskaltzaindia ez bide dela ausartu zehaztera ea  "bider" hitza formalki substantiboa den, ala adberbioa den, ala zer den. Euskaltzaindiaren arabera, bider , besterik gabe, "hitza" da (hara!!!), beste xehetasunik gabe:

[image.png]

 Eta, noski, zertzelada hori jakin beharra daukagu izen modura erabiliz "bider-kopuru" proposa dezakegun ala ez dezakegun argi edukitzeko.

Xabier Aristegieta

Hau idatzi du Itzuliz Itzulpen Zerbitzua (itzuliz a bildua outlook.com<mailto:itzuliz a bildua outlook.com>) erabiltzaileak (2024 ira. 26(a), og. (11:34)):
Kaixo.

Nola emango zenukete hori euskaraz?

Mila esker, aurrez

Joxemari
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20240927/77e4ba4e/attachment-0001.htm>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image001.png
Mota: image/png
Tamaina: 74628 bytes
Azalpena: image001.png
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20240927/77e4ba4e/attachment-0001.png>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago