[itzul] A CERTAIN NUMBER OF TIMES
Joxemari Nuñez Etxeberria
itzuliz a bildua gmail.com
Ast, Ira 26, 19:18:39, CEST 2024
> Lehenik eta behin: jokabide orokor gisa, kontsultak egitean saia zaitez,
arren, esaldi OSOAK eskaintzen, ez sintagma solteak.
Bai, hori nire akatsa da. Askotan, zalantza sortzen didan hori bakarrik
bidaltzen dut, eta egia da zail gerta daitekeela, batzuetan, erantzutea.
Bezeroari galdetu eta "film labur" baten izenburua dela esan dit (besterik
gabe).
Mila esker
Joxemari
El jue, 26 sept 2024 a la(s) 3:53 p.m., Xabier Aristegieta (
allurritza a bildua gmail.com) escribió:
> Baina zer da? Obra baten titulua?
>
> Joxemari Nuñez Etxeberria <itzuliz a bildua gmail.com> erabiltzaileak hau idatzi
> du (2024 ira. 26(a), og. (15:50)):
>
>> Ba, bere horretan, Xabier
>>
>> El jue., 26 sept. 2024 15:48, Xabier Aristegieta <allurritza a bildua gmail.com>
>> escribió:
>>
>>> Nola liteke?
>>>
>>> Joxemari Nuñez Etxeberria <itzuliz a bildua gmail.com> erabiltzaileak hau idatzi
>>> du (2024 ira. 26(a), og. (15:42)):
>>>
>>>> Ba, izenburua baino ez daukat
>>>>
>>>> El jue., 26 sept. 2024 14:56, Xabier Aristegieta <allurritza a bildua gmail.com>
>>>> escribió:
>>>>
>>>>> Interesgarria.
>>>>>
>>>>> Lehenik eta behin: jokabide orokor gisa, kontsultak egitean saia
>>>>> zaitez, arren, esaldi OSOAK eskaintzen, ez sintagma solteak.
>>>>>
>>>>> Zer esanik ez, euskaraz naturalena "zenbait aldiz" da. Baina badirudi,
>>>>> eta pentsatzekoa da, kasurik gehienetan itzulkizun horrek enfasi berezia
>>>>> egiten duela aldi-kopuruak kopuru zehatz bat izan behar izate horretan.
>>>>> Demagun, adibidez, horrelako zerbait: "during the war, the Resistance
>>>>> members had to ring the bell a certain number of times in order to be
>>>>> granted access".
>>>>>
>>>>> Kasu horretan, baitezpadakoa iruditzen zait "aldi-kopuru zehatz
>>>>> batez".
>>>>>
>>>>> Euskaltzaindiaren Hiztegian "bider" begiratuta, oso xelebrea iruditu
>>>>> zait Euskaltzaindia ez bide dela ausartu zehaztera ea "bider" hitza
>>>>> formalki substantiboa den, ala adberbioa den, ala zer den.
>>>>> Euskaltzaindiaren arabera, *bider* , besterik gabe, "hitza" da
>>>>> (hara!!!), beste xehetasunik gabe:
>>>>>
>>>>> [image: image.png]
>>>>>
>>>>> Eta, noski, zertzelada hori jakin beharra daukagu izen modura
>>>>> erabiliz "bider-kopuru" proposa dezakegun ala ez dezakegun argi edukitzeko.
>>>>>
>>>>> Xabier Aristegieta
>>>>>
>>>>> Hau idatzi du Itzuliz Itzulpen Zerbitzua (itzuliz a bildua outlook.com)
>>>>> erabiltzaileak (2024 ira. 26(a), og. (11:34)):
>>>>>
>>>>>> Kaixo.
>>>>>>
>>>>>> Nola emango zenukete hori euskaraz?
>>>>>>
>>>>>> Mila esker, aurrez
>>>>>>
>>>>>> Joxemari
>>>>>>
>>>>>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20240926/79b87b62/attachment-0001.htm>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image.png
Mota: image/png
Tamaina: 74628 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20240926/79b87b62/attachment-0001.png>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago